Titulurik gabea 2000
Oihal gaineko akrilikoa
184 x 184 zm.
Marien Martínezek pintura defendatzen du, eta ikuspuntu horretatik abiatuta badirudi berezkotasunean oinarritutako lana egiten duela, baina, azkenean, konposizioak antolaketa finkoa du. Artistak adierazten duenez, koadroa egiten ari naizenean berehalako espresioa adierazten du, zentzazioen inprobisazioa, eta intuizioz ezartzen dira espazioa eta kolorea zehazteko irizpideak.
Egilearen jarduteko moduan zirrara ba-tzuk aurkako zirraren erantzuna dira, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, koadroaren egitura lortzen da. Pinturak urratsez urrats bere bidea irekitzen du: pintzelada erritmiko eta neurtuaren arrastoa, keinu-jarrerak margo-zerrendatan aurrez aurre jarrita, graduazio kromatikoak eta kolorearen ekintza eta talka guneak. Hausnarketa pinturaren beraren ekintzari, tresnei eta barne funtzionamenduari gailentzen zaizkio.