2000ko Gure Artea Sariak


Titulurik gabe











Maider López
Donostia, 1975

Titulurik gabea

1999
Zura eta pintura
244 x 244 x 40 cm.


    
Maider López María Corralek aukeratu zuen Bienal de Pontevedra 2000rako. Egile honek pinturaren mugez eta pintura euskarritik atera eta espazioan hedatzeko aukerez hausnartzen du. Bere lanetan pintura hormetan zehar hedatzen da kolore bakarretako planoetan, pinturaren marjinetan agertzen da, bai eta koadroaren atzeko aldean edo parez pare dauden azaleren kolorearen islan ere.

Titulurik gabea lanean pinturak horma faltsu baten atzeko aldea betetzen du, ikuslearen ezkutuan; kolorea atzeko horman islatzen da, kolore bakarreko pantaila bailitzan. Horrela, hormak alboan dagoena adierazten du; lan piktorikoa agerian jartzen du, eta, aldi berean, erakusketaren inguru arkitektonikoan parte hartzen du. Pinturaren lekua zalantzan jartzea, eta inguratzen duen espazioarekiko harremana bilatzea, argi eta garbi, minimalismo-osteko tradizioaren proposamenak dira