2000ko Gure Artea Sariak




Obra:Abierto y boca abajo en Gatika. Video Instalación
Jon Mikel Euba
Bilbao, 1967

Abierto y boca abajo en Gatika (2000)
Bideo-instalazioa
Neurri zehatzik gabea.

Abierto y boca abajo en Gatika lehen aldiz Madrileko Amadis aretoan aurkeztu zen bideo-instalazioa da. Bertan, horma irudi handi bat agertzen da, horman zuzenean margotutako irudiak dituela. Jon Mikel Eubak, aspalditik, horrelako marrazki-instalazioak egiten ditu. Irudiek lekuaren espazioa bereganatzen dute eta bere kasa garatzen dira, eta marrazkiaren eskuzko ekintza eta arrasto zuzenaren indarra nabarmentzen dira bertan.

Artistak gertakizunak deitzen dituenak eszenaratzeko beharraren ondorio dira lanak; hots, artistak parte-hartzen duen egoerak edo esperientziak adierazteko beharren emaitza dira. Horretarako irudi finkoak (irudiak, eta ordenagailuz manipulatutako argazkiak) eta irudi mugikorrak (bideoak) bateratzen ditu. Lana kontaketa baten zatiek edo sekuentziek osa-tzen dute. Eta horren garapena zinetik eta ohiko errodaje prozeduretatik hartuta dago: enkoadraketa, errepikapena, errodaje zatiak, kanpoko lokalizazioak, argiztapena, etab.