2000ko Gure Artea Sariak


No time for love. 2000 bideo-instalazioa. 250x350x150 zm


Asier Mendizabal
Ordizia, 1973

No time for love
2000 Bideo-instalazioa
250 x 350 x 150 cm.

No time for love lanean irudiaren esperientzia eta bere bizipenen oroitzapena biltzen dira. Lan hau aurten Asier Mendizabalek Donostian, Egiako Kultur Etxean, D.A.E.-rekin izandako parte-har-tzearen emaitzetako bat da. Lana egokitu egin da Gure Artean erakusteko: zineko irudien ordez bideo filmaketa berria egin da, zineko filmaketaren intentsitatea, ordea, ez da galdu.

Plastiko zuriko eta metalezko egiturako pieza handia ez da aldatzen. Horren formak, hain zuzen, komunikaziorako erabiltzen diren zenbait egitura gogorarazten ditu: informazio panelak, proiekzio pantailak edo aldi baterako eraikuntzak (feriako etxolak, esaterako). Egitura horren gainean monitore batek irudi ia finko bat irudikatzen du: gizon multzo bat etzanda, lo baleude bezala, huts-hutsik dagoen etxebizitza baten lurrean.