2000ko Gure Artea Sariak


La hora del té. Aluminio gaineko prolaserra. 100x150 zm


Ixone Arregui
Bilbo, 1975

La hora del té
Aluminio gaineko prolaserra
100x150 zm

   
Ixone Arregi lehen aldiz hautatu dute Gure Artea erakusketarako, bai eta Injuve-ko Muestra de Arte Joven 2000erako ere. La hora del té lanean brikolajeko merkatari-tza-gune bateko erakustokietako hainbat irudi agertzen dira. Fikziozko gela horietan (egongela, logela, sukaldea, etab.) ikusleak gela bat benetan nolakoa izan daitekeen irudika-tzeko beharrezko guztia du.

Fikzioa eta errealitatea, apaindura, ilusioa eta funtzionalitatea biltzen dira aldi baterako egindako eraikuntza horietan. Ohiko giroak dira, Marc Augék ez leku deitzen dituenak edo anonimoak elkartzen diren espazio garaikideak. Lan hau gai berberaz hausnartzen duen beste lan-sail batekin lotuta dago. Horietako bat Sala de espera aurtengo ekainean aurkeztu zen Basauriko Kultur Etxean.