Gripea daukan pertsonaren senide/zaintzaileak
Kasu gehienetan gripe hau arina den arren, halere, urtaroko gripearekin gertatu ohi den bezala, konplika daiteke pneumoniarekin, arnas arazoekin eta kasu bakan batzuetan heriotza ere gerta daiteke. Pertsona batzuek, esate baterako, emakume haurdunek eta zenbait gaixotasun kroniko dituzten pertsonek baliteke arrisku handiagoa edukitzea gripe birus honek eragindako konplikazioak jasateko.
Nola kutsatzen da gripea?
Birusa pertsonatik pertsonara igortzen da, batez ere airearekin, pertsonek hitz egitean, eztul edo doministiku egitean egozten dituen listu tantatxoen eta sudur jariakinen bitartez, airean, eskuetan edo gainazaletan barreiaturik geratzen baitira.
Pertsonak kutsa daitezke zuzenean infektaturik dagoen pertsona baten mikrotantak arnasteagatik, edo zeharbidez, eskuetan edo gainazaletan geratu diren mikrotanta infektatuak ukitu ondoren, eskuak begietara, sudurrera edo ahora eramateagatik.
Garrantzitsua da gripe sintomak dituztenen zaintzaileek:
- Eduki ezazue pertsona gaixoa gainerako pertsonengandik ahalik eta urrutien, batez ere pertsona hauek arrisku faktoreren bat badaukate.
- Gogorarazi pertsona gaixoari eztul edo doministiku egitean ahoa eta sudurra estali behar dituela ukalondoarekin edo zapi batekin arnas jariakinik ez barreiatzeko, eta eskuak sarri garbitu behar dituztela ura eta xaboia erabiliz.
- Kontsultatzea ea gaixoa antibiralak hartzeko adierazten diren arrisku-taldeetakoren batekoa den.
- Eskuak maiztasunez garbitzea urez eta xaboiz.
- Egurastu ongi etxeko airea, sarritan leihoak zabalduz.
- Saiatu pertsona gaixoek bisitarik har ez dezaten.
Ez da gomendagarria emakume haurdunek gripea daukaten pertsonak zaintzea.