Mendatako auzolandegian egon berri naiz aurtengo uztailaren bigarren hamabostaldian hau da 18tik 31ra. Enaiz joan izanaz damutzen, egia esan, beste astebete ere egingo nukeen ahal izan banu. 23 pertsonako taldean egon ginen hauetako hiru monitoreak ziren, baina oso ongi egon garenez elkarrekin, gu bezala joan izan balira bezala geunden haiekin. Gainera ez ziren gu baino asko zaharragoak eta Mendatara baino lehenago joandako kanpamentuetan baino askatasun gehiago eman ziguten. Gainera proposamenak onartzen eta martxan jartzen zituzten; egun batean, adibidez, arratsalde baten yoga egitea proposatu eta gauean egin genuen.
Egin behar zen lana ez zen oso gogorra eta bi egun lan eta beste baten etxean gelditzen ginen. Horrela hiru taldeetako bat beti geratzen zen etxean.
Joateak pena handia eman zidan eta uste dut datorren urtean errepikatuko dudala, baina beste leku batera joango naizela.
Joan ez zaretenoi joatera animatzen zaituztet eta joan zaretenoi bizi duzuenari buruz idaztea gomendatzen dizuet.
Bingen, 15 años, Vitoria-Gasteiz (Álava)
|