Sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa (erraz irakurtzeko bertsioa)
Oinarrizko informazioa
Zer helburu du laguntza horrek?
Sexu-indarkeria jasan duen emakume, haur edo nerabea izateagatik laguntza ekonomikoa ematea, zure autonomia ekonomikoa bermatzeko eta osoki sendatzen laguntzeko.
Zer baldintza/betekizun bete behar dituzu laguntzak jasotzeko eskubidea izateko?
-
Euskadiko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
-
Sexu-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea (epai judiziala, babes-agindua, gizarte-zerbitzuen txostena...).
-
Hilean 1.221,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea (hileko lanbide arteko gutxieneko soldata, aparteko bi ordainsariak kontuan hartu gabe).
-
Laguntza hori lehenago Euskadin edo Estatuko beste edozein autonomia-erkidegotan jaso ez izana. Hala ere, laguntza hori jaso baduzu eta berriro sexu-indarkeria jasaten baduzu, berriro eska dezakezu.
Noiz EZIN da laguntza hori jaso?
- Euskadin erroldatuta ez bazaude.
-
1.221,00 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerak badituzu hilean.
-
Sexu-indarkeriaren biktima zarela egiaztatzen ez baduzu.
- Aurretik laguntza hori jaso baduzu, salbu eta berriro sexu-indarkeria egiaztatua jasaten baduzu eta baldintzak betetzen badituzu.
-
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eraso beragatik laguntza kobratu badiezu.
- Ez badituzu baldintzak betetzen eskaera egiten duzun unean eta eskaera izapidetzen ari zaren bitartean.
-
Laguntza gehiago kobratuko duzu ardurapeko pertsonak badituzu.
- Laguntza gehiago kobratuko duzu zuk zeuk edo zure ardurapeko pertsonek dagokion foru-aldundiak aitortutako desgaitasunen bat badute.
| Zenbatekoak |
|
|
Ardurapeko pertsonarik gabe |
Senide batekin edo bere ardurapeko adingabea |
Senide bi edo gehiagorekinedo bere ardurapeko adingabeak; edo senide bat eta ardurapeko adingabe bat |
|
Desgaitasunik gabeko biktima |
3.420,00 € |
6.660,00 € |
9.540,00 € |
|
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima |
6.660,00 € |
9.540,00 € |
12.420,00 € |
|
Bere kargura senide edo adingabe bat duen biktima, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duena |
|
9.540,00 € |
12.420,00 € |
|
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen senide edo adingabe bat duena |
|
12.420,00 € |
12.420,00 €
|
|
% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen biktima, bere kargura senide edo adingabe bat duena |
|
12.420,00 € |
12.420,00 €
|
- Laguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, edo 6 hilabetetan zatituko da, zuk aukeratu.
- Ordainketa ebazpena jasotakoan egingo da. Ebazpena da dirulaguntza eta kobratuko duzun zenbatekoa emango zaizkizula jakinarazten dizun ziurtagiria.
- Diru-sarrera laguntza eskatu zenuenean aukeratu zenuen kontuan egingo zaizu. Beraz, kontu horrek aktibo egon beharko du gutxienez diru-sarrera hori egin arte.