PIT 2006-2009 ITP: Antolaketa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Antolaketa

 

Informazio eta Komunikazio Teknologien antolaketa-ereduaren gaineko hausnarketa orokorra egin beharra dago Plan berri honen markoan, 2006-2009 ITP burutzen lagunduko duten osagai guztiek nahi den bultzada lortzeko funtsezko elementuak baitira teknologia hauek. Horretarako, aurreko Planen eboluzioa aztertu da eta, horren ondorioz, estrategia-ildo honen barruko ekimenen bilakaera argi azaltzea lortu da. Irudi honek Eusko Jaurlaritzaren beharretara ondoen egokitzen den ikuspegi berri bat zehaztuko du. Informazio eta Komunikazio Teknologien Kudeaketaren estrategia era egokian garatuko bada, eraketa, partaideak, ekin-tzak, zereginak, jarraipen-mekanismoak eta abar argiro definituko dituen kudeaketa-eredutik abiatu beharra dago. Beraz, Antolaketaren estrategia-ildoak funtzio informatikoa garatzea ahalbidetuko duten eraketa eta definizio mekanismo guztiak jasoko ditu.

 

Antolaketaren barruan, zenbait ardatz identifika daitezke, gaur egun euskal Administrazioak dituen premiei erantzuteko jarrai-tzekoak: Trebakuntza eta Jakintzaren Kudeaketa, Informazio eta Komunikazio Teknologien Kudeaketa Estrategikoa, Berrikuntza eta Aukera Berrien Identifikazioa eta Aldaketaren Kudeaketa. Aipatu ardatz hauek Administraziorako euskarria izan behar dute zerbitzuetara bideratzeko transizioan. Gainera, Administrazioa modernizatzeko ekimenen komunikazioa eta hedapena bultzatu behar dituzte, barnekoa zein kanpokoa.

 

modelo de organizacion