PIT 2006-2009 ITP: kudeaketaren Hobekuntza

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Kudeaketaren Hobekuntza

 

Aurreko Planaren aldean, aldaketa txiki bat dago estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzetan. Zehazki, Espedienteen Kudeaketaren ardatzak lan-fluxuen motorrak lantzen ditu, baita beste proiektu batzuekiko harremanak ere, Azpiegitura Teknologikoak eraginkortasunez erabiltzea sustatzeko espedienteen kudeaketa egitean. Era honetan, herritar zein enpresa jakin baten ikuspegi bateratua ematen da, Espedienteen Kudeaketa integratu egiten da Dokumentu Kudeaketarekin eta PLATEArekin, eta azpiegitura optimizatzen duten izapidetze berriak garatzea errazteko tresnak eskaintzen dira. Bien bitartean, Dokumentu Kudeaketa jarduketa-ardatz bereiztu gisara nabarmentzen da bere garrantzi teknologiko eta zeharkakotasunagatik, denboraren erdia erabili ohi baitute administrazio publikoek informazioaren prozesuari lotutako atazetan. Ataza hauek, hortaz, eguneroko lanaren atal handi bat dira eta gainontzeko prozesuen oinarria. Dokumentuak kudeatzeko, azpiegitura bakar eta estandarrak izan behar du Sailen ekimenen euskarria. Horretarako, operazio-prozedura egokiak jarri behar dira.

 

Kontabilitatearen eremuan (IKUS), prozesuen ingeniaritza berriro lantzearen eta kontabilitate-kudeaketaren teknikaren modernizazioaren alde egiten da, IKUS sistemaren eboluziorako aukera berriak bilatuz, Sailen arteko prozesuak optimizatuz eta adierazleak eta aginte-panelak hobetuz. Bestalde, langile-kudeaketa kolektibora eta funtzionalitate berrietara zabaltzekotan Langileen Kudeaketa Bateratua erabiliko da. Kudeaketa honek kontrol zentrala edukiko du, kudeaketaren prozesuak automatizatu eta informazioa ustiatzeko tresna hobeak eskainiko ditu, eta Internet/Intranet bidezko enplegu-zerbitzuak emango ditu. Enplegatuarentzako Zerbitzuei dagokienez, teknologia berriez baliatuz Sailek eta Erakunde Autonomoek laguntzaile eta enplegatuei ematen dizkieten zerbitzuak kudeatu nahi dira, baita gainontzeko sistemen integrazioan aitzineratu ere. Horrela, batetik, Intraneten integrazioan eboluzionatuko da eta, bestetik, kolektibo eta premia berriak jasateko tresna aurreratuagoak eskuratuko dira. Azkenik, Segurtasunaren Kudeaketa aipatu behar da. Arlo honetan, ezinbestekoa izango da merkatuko estandarretara moldatzea segurtasun korporatiboaren politikari jarraiki eta behar diren kontrolak ezarriz sistemaren kudeaketa zuzena izan dadin.

 

Aurreko Planaren aldean estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzetan dauden aldaketak euskal Administrazio Elektronikoari zerbitzu hobea eskaini nahian planteatzen dira. Horrela, Espedienteen Kudeaketa, Aurrekontuen Kontabilitatea (IKUS) eta Langileen Kudeaketa Integratua (LKI) ardatzek dauden-daudenetan iraungo dute. Beste hirurak, ordea, ordezkatu egingo dira eta beren lekuan honakoak jarriko: Dokumentu Kudeaketa, Segurtasunaren Kudeaketa eta Langileentzako Zerbitzuak (G2E). Estrategia-ildo honen jarduketa-ardatzen ordezkapen honekin, etorkizuneko beharrei aurrea hartzea ahalbidetuko duen Informazio sistemen eredu aitzinatura aldatu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak.

Kudeaketaren hobekuntza