PIT 2006-2009 ITP: Hitzaurrea

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

hitzaurrea

 

Teknologia berrietan oinarritutako zerbitzu publikoak eskaintzeko erakunde europearren orientabide estrategikoekin bat etorriz, 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Planak Administrazio Elektronikorako azpiegitura teknologikoa finkatzea eta hobetzea du helburu, Jaurlaritzako Sailek herritarrei eta enpresei zerbitzuak era telematikoan ematea ahalbidetzeko eta beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasuna sustatzeko, komunikazio hori erraztu behar duten estandar irekien erabilera bere eginez.

 

Legegintzaldiaren hasieran, besteak beste, honako konpromiso hauek bildu genituen gobernatzeko programan, herritarren mesedetan Administrazio modernoa, hurbila, eraginkorra eta pertsonen zerbitzura lortu nahian:

 

"Herritarrari ematen zaion arreta hobetzea, kanal anitzeko ikuspegi zentralizatu batetik."

 

"Administrazio elektronikoa garatzea, premiak eta aukerak asebetetze aldera, horretarako zerbitzu berriak diseinatuz, haiek baliatzeko behar den euskarria emanez eta erabilera bultzatuz."

 

"Informazio-teknologia berriak sustatzen jarraitzea, egungo eguneko zerbitzuak, aplikazio elektronikoak eta abarrekoak garatuz."

 

"Euskal Administrazio Publiko guztien arteko sare fisiko, teknologiko eta logiko bat ezartzea, Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko, masa kritiko nahikoa ziurtatzeko azpiegitura teknologikoak garatu eta, azkenik, Administrazioen elkarreragingarritasuna eta informazio-trukea erraztu daitezen."

 

Ziur nago Plan hau bitarteko egokia eta premiazkoa dela aipatu konpromisoak lortzeko, gure administrazioaren lehiakortasun-mailarako mesedegarri izateaz gainera. Euskal Gizarteak eskatzen dituen kanal anitzeko zerbitzu berriak, orobat sailen ekimen berritzaileak, irmoki eta berme osoz oinarrituko ditu Informatika eta Telekomunikazio IV. Planak.

 

Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain

Lehendakariordea eta
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta
Herri Administrazio Sailburua.
lehendakariordea

www.euskadi.net/informatika