PIT 2006-2009 ITP: Antolaketa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Antolaketa

 

Era berean, teknologia berrien funtzio egokiak duen dimentsioa detektatu behar dute (zereginak eta ardurak) zuzenki asebetetzeko Sail bakoitzaren eta Eusko Jaurlaritza osoaren behar teknologikoak. Area teknologikoetako langileen komunikazio-mekanismoen bidez, proiektuak efizientzia eta eraginkortasun handiagoz burutu daitezela lortu nahi da; halaber, abaian jartzen den proiektu bakoitzaren aldaketaren kudeaketa sustatzekotan, trebakuntza eta komunikazio-plana beharko dira, proiektua ezartzeko eta arriskuak murrizteko ahal bezainbeste.

 

Funtzio teknologikoaren lana erakundeen balio-kateari euskarria ematea da; katebegi nagusia da: kanpoko zerbitzu-hornitzaileetatik antolaketa-unitateetara doan harremana berak kontratatu eta kudeatzen du (Sailak eta Erakunde autonomoak). Antolaketari laguntza ematea ahalbidetzen du honek. Hainbat arlotan du esku-hartzea: Informazio Teknologien eta Sistemen gaitasunei buruzko ikuskeran, baita prozesuetan duten eraginean ere; antolaketari zerbitzua ematen dioten Informazio Teknologien arkitekturen eraikuntzan eta operazioan; baliabide teknologikoen dimentsioetan; eta estrategia korporatiboarekin bat datozen inbertsioen kudeaketan. Honako hauek dira bere zeregin nagusiak: Hornitze-zerbitzua —azpiegitura eta operatiboaren euskarri-zerbitzuak hornitzea, zerbitzariaren eta sareen mantentze-lan eta funtzionamendutik, aplikazioen mantentze-lanetara—, Hobekuntza-zerbitzuak —zerbitzu-ematearen aldaketa sustatzea eta euskarria ematea; horretarako, antolaketa-unitateek zentzuz erabili beharko dituzte informazio eta komunikazio teknologiak— eta Eraldaketari Euskarria ematea —berrikuntza estrategia eta politika publikoetan erabiliko diren teknologia berriak baliatzeko orduan—.

 

IKT Funtzioa

 

Posizio Teknologikoak