PIT 2006-2009 ITP: Estrategia-lerroak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Estrategia-lerroak eta Jarduketa-ardatzak

 

ITP berria, hortaz, estrategia sakontzean zentratzen da, horretarako herritarren, eragileen eta gizarte-taldeen arteko elkarreragina eta elkarreragingarritasuna sustatuz, gizartearekiko Jaurlaritzaren hartu-eman zuzenagoak eta eraginkorragoak sendotuz. Bestetik, ezarritako eredua bultzatzeko asmoa ere badu, dauden Informazio Sistemak hobeto bateratuta egon daitezen. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak partekatzen dituen zeharkako zerbitzuak sendotu nahi dira eta estrategia korporatiboaren artikulazioa sustatu koordinazioa, euskarriaren antolaketa eta jarraipen eta komunikazio tresnak hobetuz.

 

2003-2005 Planean zehaztutako lau estrategia-lerroak finkatzea sustatzen duten joerak hartu dira aintzat Informatika eta Telekomunikazio Plan berri honetan: Azpiegitura Teknologikoak, Administrazio Elektronikoa, Barne Kudeaketaren Hobekuntza eta Antolaketa. Proposamen hauen arabera eta Prozesuetan (Kudeaketa), Antolaketan eta Teknologian (bereziki azpiegiturak) oinarritutako saikapen-irizpideak aintzat harturik, 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Planaren jarduketa-ardatzak honelaxe zehaztu dira:

 

Estrategia Ildoa