PIT 2006-2009 ITP: Estrategia Plana

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Estrategia plana

 

2006-2006 ITPk jasotzen dituen ekimenak Sailen eta Erakunde Autonomoen eskakizunetatik eratorri dira, baita ITZ eta EJIEaren implementazio, koordinazio eta dinamizatzaile lanetik ere. Informazio Sistemak Administrazioaren eraginkortasuna hobetzeko oinarrizko tresna direla ulertzea eta kontuan hartzea da Plan honen abiapuntua, nahiz barneko funtzionamenduan (antolaketan) nahiz Administrazioa elkarreraginean ari den eragileei emandako zerbitzuetan.

 

Orain arteko ildo beretik jarraituz, aurreko Planaren lan-estrategia berberak erabili dira, gaur egungo premietara egokitutako jarduketa-ardatz berriak identifikatu badira ere. 2003-2005 ITPan bezalaxe, burutzeko orduan Planaren jarraibideak lau estrategia-lerrotan egituratzen diren proiektu/ekimenetan gauzatzen dira eta jarduketa-ardatzetan sailkatzen dira.

 

Proiektuak Sailetako arloetan garatzearen alde egiten du Planak, proiektu-pilotu gisara, geroago esportatzeko eta erreplikatzeko interesgarriak izan litezkeelako beste eremu korporatibo batzuetan. Horrela, baliabideak eta eginahalak optimizatu egingo dira eta gainjartzeak eta lan paraleloak ekidingo, berdintsuak diren arazoei irtenbidea emateko orduan. Zentzu honetan, proiektuak eta ekimenak koordinatu, jarraitu eta kudeatzeko prozedura eta tresna egokiak definitzea elkarlan-dinamika bat ezartzeko aukera bat bezala planteatu beharra dago.

 

Indarraldian Plana eguneratu egin beharko da bere edukiak etengabe berrikusi ahal izateko eta bere mihiztadura eta bat-etortzea ziurtatzeko Sailen lanen planteamenduekin, premia berriekin, teknologiaren eboluzioarekin eta estrategia eta jarraibide korporatiboen lerrokatzearekin, hala nola Administrazio eta Gobernu Elektronikorako Plan Estrategikoarekin (AGEPE).