PIT 2006-2009 ITP: Azpiegitura Teknologikoak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Azpiegitura teknologikoak

 

Azpiegituren teknologikoen eremuan burutu beharreko ekintzak bideratzeko orduan, Informazio eta Komunikazio Teknologietan Euskal Administrazioa bere Sailen eta Erakunde Autonomoen plataforma teknologiko komun eta partekatuarekin bat etorriz egituratzea da helburua, komunikazio eta informatika zerbitzuak emateko eredu batekin batera. Horrela, zerbitzu eta Informazio Sistemen ostatze-prozesua erraztu egingo zaie Sail eta Erakunde Autonomo hauei eta partaideek eskatzen duten funtzionalitatea bete ahal izango da nonahikotasun, gardentasun eta erabilerraztasun irizpideak baliatuz.

 

Estrategia-lerro honen helburua, beraz, epe labur eta ertainera behar diren ekintza guztiak era sistematikoan eskura edukitzea da, eta hartara antolaketa heldua eta eraginkorra prest edukitzea 2006-2009 ITParen ezarketa amaitu ondoren, Sailek eta Erakunde Autonomoek teknologia berriak erraz erabil ditzaten. Euskal Administrazioaren beharretara egokitutako zerbitzu-katalogo egoki eta moldagarri bat ere edukiko duen antolaketa izango da, ITZ/EJIE binomioak datozen urteetan izango duen zereginari ere moldatuko zaiona.

 

Beren helburuak eta aktibitateak baldintzatzen dituzten zenbait elementu direla eta, Azpiegitura Teknologikoek eraldaketa sakona izan dute denbora gutxian. Aipagarria da teknologia hauen parte-hartzea ataza, izapidetze eta zerbitzu publikoak emateko jardute guztietan, halaber paperaren ordez elkarreragin elektronikoak gehiago erabiltzea egunetik egunera. Informazio teknologiek gero eta zeregin garrantzitsuagoa dute, are herritarrei aurrez aurre egiten zaien arretan ere.

 

Beste alde batetik, azpimarragarria da Telekomunikazio Teknologiekin Informazio Teknologiek edo Sistemek izan duten elkarganatzea, baita elkarreragiteko kanal berrien integrazioa ere (Web, sakelako telefonoak, e-mail...). Interneten garapena oso aipatzekoa da, erakundeen arkitektura teknologikoan beste aktibo bat bezala txertatu baita gizarte osoari atzipen-kanal mugagabe bat eskaintzeko. Horrez gain, kontuan hartu behar da teknologia berriek ekar dezaketen gaitasuna edukien digitalizazioaren bitartez lanak sinplifikatzeko eta kalitatea hobetzeko. Prozedurak sinplikatzeko eta zerbitzuak hobetzeko irizpideekin batera, estrategia-lerro honi bultzada ematea da Informatika eta Telekomunikazio Euskal Planaren gakoetako bat.

 

Informazioaren Gizartea garatzeko beste zutabe baitezpadako eta ezinbesteko bat honakoa da: Europako politika publikoak laguntzea digitalizazioa sustatzeko eta Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera trinkoa izan dadin Herri Administrazioetan.