PIT 2006-2009 ITP: Azpiegitura Teknologikoak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Azpiegitura teknologikoak

 

Azpiegitura Teknologikoek administrazioen balio-kateari euskarria eman behar diote, zerbitzuak emateko administrazioek erabiltzen dituzten antolaketa-unitateetan. Oinarrizko plataforma dira kudeaketa ekonomikoari eusteko eta irtenbideak aurkitzeko administrazio-espedienteen izapidetzea arinagoa izan dadin. Langile publiko guztiei posta elektronikoa erabiltzeko aukera ere eman behar diete azpiegitura hauek, web korporatibo bat eskaini eta, aldi berean, administrazio-organoen bulegoetako sare guztiak linean jarri etengabe.

 

Gaingiroki, Azpiegitura Teknologikoek oinarrizko hiru jarduerari eutsi behar diete: —Hornitze-zerbitzuak— azpiegitura eta operatiboaren euskarri-zerbitzuak hornitzea, zerbitzariaren eta sareen mantentze-lan eta funtzionamendutik, aplikazioen mantentze-lanetara, —Hobekuntza-zerbitzuak— zerbitzu-ematearen aldaketa sustatzeko eta euskarria emateko; horretarako, antolaketa-unitateek zentzuz erabili beharko dituzte informazio eta komunikazio teknologiak —eta Eraldaketari Euskarria ematea— estrategia eta politika publikoetan erabiliko diren teknologia berriak baliatzeko orduan berritzea.

 

IKT Azpiegituraren zeregina HAetan