PIT 2006-2009 ITP: Aurreko ITParen Balantzea

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Aurreko ITParen balantzea

 

2003-2005 ITParen betetze-maila behar bezain egokia izan da. Azpimarratzekoa da itxiera-datan abiatutako edo amaitutako proiektuen kopurua, besteak beste estrategikoak izateagatik eta erabili duten baliabide-bolumen handiagatik aipagarriak diren zenbait proiektu.

 

Egindako jarduerak Administrazio Elektronikoaren aldeko aldaketa kualitatibo garrantzitsua izan dira, halaber proposatutako eredu berriaren euskarria diren azpiegitura teknologiko guztiak hornitzeko orduan. Hala ere, zenbait eginkizun badira:

 

  • Sistemen eboluzio funtzionala eta teknikoa
  • Ziurtapen eta izenpe elektronikoaren sustapena
  • Kode irekien sarrera
  • Contact Center/CRM-aren finkapena eta CAU-aren eboluzioa
  • Administrazio, Erakunde eta Eragileekiko elkarlana
  • Administrazio Elektronikoaren plataformara egokitzeko lanen amaiera
  • Sailen eta Erakunde Autonomoen zerbitzuak garatzea eta txertatzea
  • Zerbitzu elektronikoen ereduaren finkapena
  • Trebakuntza areagotzea eta jakintza kudeatzea

 

Eginkizun hauek aintzat hartuz, Plan berri bat landu beharra dago, batetik lortutako aurrerapenak sendotzea eta haietan sakontzea ahalbidetzeko, eta bestetik etorkizuneko erronkak eta lehentasunak jorratzerakoan hautatuko den jarduera eta ondorengo erabakiak bideratzeko.