PIT 2006-2009 ITP: Kudeaketaren Hobekuntza- Ekimenak eta Proiektuak

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Kudeaketaren Hobekuntza

 

Ekimenak eta Proiektuak

Ardatz bakoitzean ekimenak eta proiektuak definitu dira Sailen jardueren helburuak zehatz-mehatz adierazteko. Zentzu honetan, antolaketaren eraginkortasuna bultzatzea izango da ardura, barnekoa zein kanpokoa, zerbitzuaren efizientzia eta kalitatea handitzeko prozesuen hobekuntzaz eta automatizazioaz, administrazio-prozesu tronkal komunak identifikatuz, datuen babesa eta pribatutasuna era egokian bermatuz, kudeaketa-adierazle gakoak definituz (zeinek sistema-eredu berriaren ibilbide-orria burutzean monitorizazio jarraia ahalbidetuko baitute), eta estandar teknologikoen eboluzioaz baliatuz.

 

Informazio eta Komunikazio Teknologien ikuspegitik, administrazioaren funtzionamendurako gakoak diren sistemetan lan egitea da asmoa (kudeaketa ekonomikoa, langileena, administrazio-espedienteena, dokumentuena, segurtasunarena eta langilearentzako zerbitzuena); horrela prozesu guztiek batera egingo dute aurrera. Nolanahi ere, administrazio digital sendoa garatu ahal izateko, Dokumentu Kudeaketa eta bera ebazteko Fitxategi elektronikoa oinarrizko osagaiak dira. Bien dimentsio korporatiboa zalantza gabea bide da, nahiz eta maila logikoan arduradunak Sailak diren. Balio handieneko zerbitzuetan lan egitea izan behar dute Sailek eta, horretarako, dokumentu digitalen euskarriaren azpiegitura eta artxibatzerako igarotze gardenak behar dira. Honen barnean sartzen da era elektronikoan sinatutako dokumentuak artxibatu beharra, egunetik egunera zabaltzen doana, ziurtatzeko denboran ez dutela baliozkotasunik galduko.