PIT 2006-2009 ITP: Antolaketa

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Antolaketa

 

Ekimenak eta Proiektuak

Informazio eta Komunikazio Teknologien Kudeaketa Estrategikoaren alorrean eremu edo segmentu teknologiko zenbait aztertzen dira aukerako egoerak ebaluatzeko eta praktika onenen araberako zerbitzuez hornitzeko, kritikotasuna, zaharki-tzea, eragina, arriskuak, etab. aintzakotzat hartuta. Gainera, segmentatze-irizpideak zehazten dira kanpo-hornitzaileak kontrata-tzea eta ASP zerbitzuetarako balizko joera ebaluatzea erraztearren. Eusko Jaurlaritzako Sailen operatibaren kudeaketa informatikoaren armonizazioari begira daude prozedura horiek guztiak; aldi berean, aldaketa kudeatzeko plan nagusi bat definitzeko tresnak dira, adierazleak eta zerbitzu-metrikak izango dituena.

 

Berrikuntza eta Aukera Berrien Identifikazioa lortze aldera, ezinbestekoa da ideiak, produktuak, zerbitzuak eta praktikak sartzea, administrazioan berrikuntzak egiteko xedean antolaketaren efizientzia hobetzeko eta horrela etekin handiagoak lortzeko orain eta etorkizunean. Era horretan, Euskadi zientzia eta teknologiaren polo europar (ERA) gisara konfiguratuko da eta etorkizunean arlo honetan lehiakorrak izango diren nodoak garatuko dira, ekonomia, gizarte eta erakundeetako eragileen berrikuntza-gaitasuna handitu eta zabaltzea helburu, Europarekiko elkarganatze teknologikoa lortu eta Euskadi jakintzan oinarritutako negozio-gune bihurtzeko.