PIT 2006-2009 ITP: Kudeaketaren Hobekuntza

Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana

Kudeaketaren Hobekuntza

 

Kudeaketa hobetzeko estrategia-ildoaren helbururik behinenak hauexek dira: egungo sistemen ezinbesteko integrazioa eta zeharkako zerbitzu partekatuen sustapena. Helburu estrategiko hau zenbait jarduketa-ardatzetan artikulatzen da. Ardatzok xede zehaztuagoak dituzte Informazio eta Telekomunikazio Teknologien arloan.

 

Asmo handiko jarduketa-ardatzak finkatu dira, baina errealistak aldi berean, beraien xedea dela barne-kudeaketa hobetzea egungo Informazio Sistemen integrazioa bultzatuz eta Eusko Jaurlaritzako Sailek zein Erakunde Autonomoek partekatzen dituzten Zeharkako Zerbitzuak indartuz.