Azken eguneratzea: 2008/05/05
Eusko Jaurlaritzak kontratazio elektronikoan duen eskarmentua Frantziako Burgoñako Lurralde-Kontseiluaren aurrean aurkeztu zuen.
Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua "eAdministrazioaren Jarduera Egoki gisa (ePractice.eu Good Practice label for 2007) aintzatetsi zuenetik hona, Jaurlaritza gonbite ugari jasotzen dabil bere eskarmentuaren berri eman dezan.

Horrela bada, aste gutxi direla Burgoñako Lurralde-Kontseiluaren deiari erantzunez eProcure izeneko proiektuaren bilera nagusian parte hartu izan zuen Dijon-en.


Burgoña Frantziako sortaldeko lurralde bat da honako Departamendu hauez osatuta dagoena: Yonne, Côte-d'Or, Nièvre y Saône-et-Loire. Bertako Lurralde-Kontseilua, “e- Bourgogne” deituriko proiektuaren bitartez, gogotsu ari da informazioren gizarte alorretan, administrazio digitalean eta kontratazio elektronikoko alorretan ere. Hain zuzen ere, Frantzia mailako lurralde aurreratuena baita aipatuko alorretan erabilgarri diren azpiegitura amankomunak bultzatzerako orduan.


Eusko Jaurlaritzari zuzendu zitzaion gonbitenari esker, Kontratazio Elektronikoko Idazkaritzak 2006. eta 2007. urtetan zehar garatutako lana erakutsi izan zuen Burgoñako Lurralde-Kontseiluaren Legebiltzarrean. Bertan egon ziren entzule honako lurralde hauetarik joandako adituak: Alemania, Suedia, Bohemia (Eslovakia), Katalunia, Frantziako Ekonomia Ogasun eta Industria Ministeriokoa, Burgoña, Bretaña eta Guadalupeko Uhartekoa (Frantziar Antilla).


Aipatu adituak Europa mailako eProcure izeneko proiektuko partaide dira, berauen asmoa kontratazio elektronikoa estandarizatzea delarik.


Eusko Jaurlaritzako ordezkarien aurkezpena arreta handiaz jarraitu izan zen, bai bertan elkartu izan ziren adituen aldetik, baita Burgoñako Lurralde-Kontseiluaren François Patriat jaun Presidentea eta Martine Vandelle andere Presidenteordearen aldetik ere.