CONVENIO COLECTIVO

Banco de modelos de documentos

Ejemplo en euskera

 

Ejemplo
 JOKIN HIPERMERKATUAK SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

 

Hitzarmenaren datuak

Nork  sinatua

JOKIN HIPERMERKATUAK SAk eta langileen ordezkariek

Non onartua

enpresak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzan

Noiz onartua

2003ko azaroaren 15ean

Iraunaldia

2004-2006

 

I. KAPITULUA: Xedea, eremua eta iraunaldia

1. artikulua

Hitzarmen kolektibo honek JOKIN HIPERMERKATUAK SA enpresako langile eta enpresaren arteko harremanak eta oinarrizko baldintzak arautzen ditu.

2. artikulua

JOKIN HIPERMERKATUA SAk Bizkaian dituen hiru lantokietan ezarriko da hitzarmen honek arautzen duena eta eragina izango du langile guztiengan, edonolako lan-kategoria eta kontratazio motatakoak izanda ere.

3. artikulua

Hitzarmen kolektiboa sinatu ondoren indarrean egongo da 2004-2006 urteetan.

 

II. KAPITULUA: Lana antolatzeko arauak

4. artikulua

Lanaren antolaketa praktikoa enpresaren zuzendaritzaren esku dago. Hala ere, langileen egoera fisiko zein psikikoan eragina izango duten erabaki guztiak langileen ordezkariekin adostu beharko ditu enpresak.

 

III. KAPITULUA: Lan-sailkapena

5. artikulua

Enpresan egiten diren lanak, betetzen diren funtzioak eta eskatzen diren prestakuntza eta ezagutza kontuan hartuta, hurrengo hiru lan-kategoria eta bakoitzari dagozkion ezaugarri eta edukiak zehaztu dira:
I. Taldea: zuzendaritzako lanak betetzen dituzten langileak.
II. Taldea: ogibidea ondo ezagutu behar duten langileak (harakinak, arrain-saltzaileak, txerriki-saltzaileak, okinak).
III. Taldea: Prestakuntza berezirik behar ez duten langileak.

6. artikulua

Kontratazioa indarrean dauden legezko arau orokorrek zehaztuko dute.

 

IV. KAPITULUA: Soldata egitura

7. artikulua

Langile bakoitzaren soldata, dagokion taldearen oinarrizko soldata eta osagarriekin osatuko da.

8. artikulua

Talde bakoitzari dagokion oinarrizko soldata honako hau da:
I. Taldea:  1150 €
II. Taldea: 1005 €
III. Taldea:  850 €

9. artikulua

Osagarriak bi motakoak izango dira:
1. Antzinatasunagatiko osagarriak
            1. Lau-urtekoan: 30 €
            2. Lau-urtekoan: 35 €
            3. Lau-urtekoan: 40 €
2. Lanaren kalitate eta kantitateagatiko osagarriak.

10. artikulua

Soldataren igoera. 2004ko urtarrilaren 1ean enpresan altan dauden langile guztiei %5eko igoera ezarriko zaie soldatan. Hurrengo urteetan, gobernuak adierazitako KPI aplikatuko da soldatetan.

 

V. KAPITULUA: Lanaldia

11. artikulua

Urtean gehienez 1.840 lan ordu egingo dira.

12. artikulua

Lan orduak astelehenetik larunbatera egingo dira. Astean egun bat libre izango dute langile guztiek.

 

VI. KAPITULUA:  Oporrak, baimenak eta lizentziak

13. artikulua

Lanaldi osoan dauden langileek, 40 egun naturaleko oporraldia izango dute. Opor egunen %50 gutxienez, ekainetik irailera artean hartu behar da.

14. artikulua

Ordaindutako baimenak eta lizentziak:
1. Ezkondu eta izatezko bikotea osatzeagatik, 15 egun natural.
2. Etxebizitzaz aldatzeagatik, egun 1.
3. Norberaren gauzetarako, 5 egun.
4. Umea edukitzeagatik, hurbileko senide bat gaixotasun larriak jota izateagatik, edota hiltzeagatik, 3 egun.

 

VII. KAPITULUA:  Lanean erabiltzeko arropa

15. artikulua. Uniformea.

Enpresak euren postuetan aritzeko behar duten arropa emango die langile guztiei:
Bi gona edo bi praka pare.
Bi alkandora, mahuka laburrekoak.
Bi alkandora, mahuka luzekoak.
Neguko jaka bat.
Oihalezko hiru amantal.

 

VIII. KAPITULUA:  Diziplina arauak

16. artikulua

Zuzendaritzak zigortu ahal izango ditu langileak hurrengo hutsak egiteagatik:

17. artikulua

Huts arinak, honako hauek dira:
1. Sarritan lanera berandu heltzea.
2. Lan-lekua uztea bidezko arrazoirik gabe.
3. Publikoari ondo ez esatea.

18. artikulua

Huts larriak, honako hauek dira:
1. Enpresako nagusiek emandako aginduei muzin egitea.
2. Lan pertsonalak egitea lantokian eta lan-orduetan.

19. artikulua

Huts oso larriak, hauek dira:
1. Iruzur egitea, lapurretan aritzea bai enpresari, bai lankideei.
2. Gaixotasunen bat edo istripuren bat asmatzea.
3. Errespetu falta larriak.
4. Alkohola edo drogak hartuta lanera etortzea.

20. artikulua

Zigorrak. Enpresako zuzendaritzak zigorrak ezartzeko ahalmena izango du, hitzarmen honek zehazten duen moduan.
Falta arinengatiko zigorrak: kargu hartzea eta ahoz zein idatziz jakinaraztea. Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez hiru egunetan.
Falta larriengatiko zigorrak: Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez 15 egunetan.
Oso falta larriengatiko zigorrak: Aldi baterako lan eta soldatarik gabe uztea, gehienez 60 egunetan. Lan kontratua desegitea.

 

IX. KAPITULUA:  Sindikatu-eskubideak

21. artikulua

Langile guztiek sindikatuetan elkartzeko eskubidea dute eta enpresak errespetatu egingo du. Errespetatzeaz gain, ez du inor diskriminatuko, ezta inoren lanpostua kolokan jarriko ere, sindikatu batean parte hartzeagatik.

22. artikulua

Langileek ordezkatzen dituzten sindikatu nagusiek, hitzarmen kolektiboa sinatu dutenek, enpresa eta langileen arteko bitartekari lanetan arituko dira.

 

X. KAPITULUA: Batzorde Paritarioa

23. artikulua

Hitzarmena adostu duten alde biek Batzorde Paritarioa osatuko dute, hitzarmen kolektiboa interpretatzeko eta begiratzeko.

 

Adostasuna

Behean sinatzen dutenak ados daude hitzartutako testuarekin.

JOKIN HIPERMERKATUAK SA

Joxe Felix Goiri

Langileen ordezkaria
Firma Firma

 

 

Fecha de la última modificación: 22/03/2007