Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Eulalia Pérez argazkia

Eulalia Pérez Sedeño

Zientzia, teknologia eta generoko ikertzailea Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Sailean (CSIC)

CSICeko (Espainia) Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Saileko Zientzia, Teknologia eta Genero Ikerketako irakaslea eta UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna izan zen. Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko zuzendari nagusia izan da (FECYT, 2006-2008).

Gaur egun, Iberoamerikako Zientzia, Teknologia eta Genero Sarea koordinatzen du. Sare horretan 10 herrialdetako 100 ikertzailek baino gehiagok hartzen dute parte, eta nazioko eta nazioarteko hainbat agentziatako ebaluatzailea da. Nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektu ugari zuzendu ditu.

Artikulu eta liburu ugari argitaratu eta editatu ditu: Cuerpos y diferencias (2012) Cartografías del cuerpo: Biopolíticas de la ciencia y la tecnología (2014), Las 'mentiras' científicas sobre las mujeres (2017) o Knowledges, Practices and Activism From Feminist Epistemologies (2019), o ¿Puede una feminista ser (buena) investigadora? ¿Puede una (buena) investigadora ser feminista? (2022).