VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Oriol Estela Barnet
Bartzelonako Metropoliko Plan Estrategikoaren koordinatzaile Nagusia
Ekonomialaria eta geografoa. Tokiko garapen ekonomikoaren profesionala 1995etik, lehenik administrazio publikoetarako aholkulari gisa eta 2005etik aurrera Bartzelonako Diputazioan, non Garapen Ekonomikorako Estrategien Bulego Teknikoaren arduraduna izan den (2012-2016). Gaur egun, Bartzelonako Metropoliko Plan Estrategikoaren koordinatzaile nagusia da. Era berean, Hiri Garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarreko irakasle-klaustroko kidea da, bai eta Metropoliko Foro Sozialaren talde sustatzaileko kidea ere.