VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Martin Lundsteen
Bartzelonako Unibertzitateko Ramón y Cajal antropologo eta ikertzailea
Martin Lundsteen gizarte-antropologiako irakaslea eta Ramón y Cajal ikertzailea da Bartzelonako Unibertsitatean. Arrazakeriaren, islamofobiaren eta hiri-mugaketaren egungo moduen azterketa kritikoan ardaztu da Lundsteenen ibilbidea. Landa-lan etnografiko luzea egin du Salten (Girona) eta Danimarkan. Bazterketako, bizikidetzako eta zaintzako eguneroko dinamikak aztertu ditu egiturazko desparekotasunek markatutako testuinguruetan. Haren ikerketak eguneroko jardunbideei eskainitako arreta zehatza eta kide izatearen, herritartasunaren eta desberdintasunaren esperientziak moldatzen dituzten egitura politikoekiko eta hiri-egiturekiko interesa uztartzen ditu. Ildo horretatik, lan handia egin du erradikalizazioaren prebentzioari, migrazio- eta etxebizitza-politikei eta gizarte-kontrolaren gaur egungo moduei lotutako legeriari eta erakunde-protokoloei buruz, analisi etnografikoa eta ekonomia politikoaren analisi handiagoak konbinatuz. Hainbat liburu (Convivencia, 2022; La mezquita contestada, 2022) eta artikulu zientifiko argitaratu ditu. Horien artean aipagarria da European Urban and Regional Studies aldizkarian argitaratu duen azkenekoa: Displacing the Other to Unite the Nation.