VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Katia Emerand
Lurralde Estrategia, Antolamendu eta Bizilekuaren zuzendariorde nagusia
Katia Emerand arkitekto paisajista da eta 30 urte daramatza lurralde-antolamenduko politika publikoetan laguntzen. Hasiera batean modu independentean lan egin zuen Frantziako iparraldean eta, ondoren, Atlantique et Pyrénées hiri-plangintza eta -antolamenduko agentziarekin bat egin zuen, hiri-estrategiak maila guztietan garatuz. Euskal Herria Hirigune Elkargoko zuzendariorde nagusia da sortu zenetik, lurralde-estrategiaz arduratzen da nagusiki, eta hiri-plangintzaz, operazio-antolamenduaz eta bizilekuaz.