VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Joseba Zalakain Hernández
Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendarikidea
Informazio Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1991), Gizarte Langintzako Ikasketa Aurreratuen Diploma du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2004).
Eguía Careaga Fundazioaren SIIS zentroan lan egiten du 1996. urteaz geroztik, eta gaur egun zentro horretako zuzendarikidea da. Gizarte-zerbitzuei, pobreziari, gizarte-bazterketari, mendekotasunari, zahartzeari, desgaitasunari eta droga-mendetasunei buruzko hainbat ikerketatan eta gizarte-zerbitzuen hainbat behatokiren diseinuan parte hartu du. Plangintzaren esparruan, gizarte-zerbitzuen, familiaren eta etxerik gabeko pertsonentzako arretaren inguruko Eusko Jaurlaritzaren estrategiak lantzen parte hartu du, bai eta DSBEa erreformatzeko Batzorde Teknikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze-planak egiten eta ebaluatzen ere.
Halaber, hainbat administraziorekin elkarlanean, gizarte-zerbitzuen eremuan arretaren kalitatea ebaluatzeko sistemak abian jartzen eta esku hartzeko hainbat programa ebaluatzen parte hartu du.