VI. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Jon Kepa Zarrabe

Jon Kepa Zarrabe

Hiri Ereduaren, Ingurumenaren eta Ekonomia Sustapenaren Arloko koordinatzaile nagusia. Vitoria-Gasteizko Udala

Jon Kepa Zarrabe Gasteizko Udaleko Hiri Ereduaren, Ingurumenaren eta Ekonomia Sustapenaren Arloko koordinatzaile nagusia da gaur egun.

Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Praktika Juridikoan masterra egin zuen Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Praktika Juridikoko Eskolan eta Herri Administrazioko Unibertsitate Espezialista da EHUn.

Gasteizko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria, Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzuko burua, Arabako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolako Ingurumen Zuzenbideko irakaslea, Gasteizko Udaleko Ogasun Saileko zuzendaria, Gasteizko Udaleko Ingurumen Saileko zuzendaria, Elkarkidetzako aholkulari juridikoa eta Gasteizko Udaleko letratu nagusia izan da.