VI. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Javier Burón Cuadrado

Javier Burón Cuadrado

Nafarroako Gobernuko NASUVINSA industria-lurzoru, etxebizitza eta lurralde-kohesioko enpresa publikoaren zuzendari kudeatzailea

Nafarroako Gobernuko NASUVINSA industria-lurzoru, etxebizitza eta lurralde-kohesioko enpresa publikoaren zuzendari kudeatzailea, 2023ko azaroaz geroztik.

Honako hauetan ikasi zuen: North Andover High School(MA, AEB), Deustuko Unibertsitatea (Zuzenbidea, ekonomiako espezialitatea eta Zerga Aholkularitzako Masterra), Lovainako Unibertsitate Katolikoa (Erasmus, LLM ikastaroetan parte hartu zuen) eta Euskal Herriko Unibertsitatea (Enpresen Administrazioko Masterra).

Bartzelona hiriko Etxebizitzako gerentea izan zen 2015eko ekainetik 2023ko uztailera, eta, aurretik, politika eta zerbitzu publikoetako aholkularia, zuzenbide publikoan espezializatutako abokatua (Cuatrecasas Gonçalves Pereira), Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordea eta Plangintza-zuzendaria 2003tik 2009ra, bai eta Eusko Legebiltzarreko eta Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioen aholkulari juridiko eta ekonomikoa ere.

MIVAUren (Espainiako Gobernua) Etxebizitzako Aholku Batzordeko kidea da. Etxebizitza Publikoaren Espainiako Elkartearen (AVS), Etxebizitza Sozialaren arloko Profesionalen Kataluniako Elkartearen (GHS) eta Etxebizitza Publiko, Kooperatibo eta Sozialen Europako Elkartearen (Housing Europe) kolaboratzailea izan da hainbatetan. Grupo VISO taldeko think thankeko kidea da. ESADEko Etxebizitza Duinaren Behatokiko Aholku Batzordeko kidea da. Eurocities edo Europako hiri handien sarearen Etxebizitza Lantaldeko lehendakariorde ohia da. Fundación Arquitectura y Sociedad fundazioaren patronoa da. ENHReko kidea (European Network for Housing Research), FHARen (Bartzelonako Etxebizitza eta Birgaitze Foroa) Antolakuntza Batzordeko kidea, European Responsible Housing Awards 2022 sarien epaimahaikidea, Europako hainbat proiektutan leading partner delakoa, New Yorkeko eta Bartzelonako udalen arteko Affordable Housing Challenge BCN-NYC egitasmoaren antolatzailea eta Iberoamerikako XIII. Arkitektura Bienaleko Aholku Batzordeko kidea izan da. Gainera, Mexikoko Monterreyko TECeko aholkularia (etxebizitza eskuragarrirako enpresa mistoak garatzeko proiektua) eta etxebizitza eta berrikuntza publikoko politikako aholkularia izan zen Uruguai, Mexiko, Txile eta Maltako administrazio ugaritan eta Atenas, Budapest, Varsovia, Praga, Bogota eta beste hainbat udalerrietan.

ARPA argitaletxeak argitaratutako “El problema de la vivienda†Como desactivar la bomba de relojería que amenaza con colapsar España†liburuaren egilea da (2025).