VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Javier Álvarez Aras
Bilbao Ekintza. Bilboko Udaleko Enpresa eta Enplegu alorreko arduraduna
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta Informazioaren Segurtasuneko Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide profesional handia du auditoretzan, aholkularitzan, kontabilitate- eta administrazio-kudeaketan enpresaren arloan.
1992an ekin zion ibilbide profesionalari, auditorian eta aholkularitzan espezializatutako Ernst & Young enpresan, eta 2008ra arte jardun zuen horretan. Urte horretan sartu zen Lan Ekintzan, gero Bilbao Ekintza, Zerbitzu Orokorretako arduradun gisa.
Bilboko Udaleko Etxebizitza Arloan aritu ondoren, gaur egun Bilbao Ekintzako Enpresa eta Enplegu Arloko arduraduna da, eta jarduerak sustatzen ditu enplegu eta talentuaren, ekintzailetzaren, enpresa txiki eta ertainen eta merkataritzaren arloetan.