VI. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Carlos García de Andoin Martín

Carlos García de Andoin Martín

Sestaoko Udaleko Kultura, Oroimen Historiko, Enplegu, Sustapen Ekonomiko eta Herritarren Partaidetzako zinegotzia

Gaur egun, Sestaoko Udaleko 2. alkateordea da eta Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzia izateaz gain, Kultura, Memoria Historiko eta Partaidetzako zinegotzia ere bada. Diziplina anitzeko prestakuntza du: Politika eta Administrazio Zientzietako doktorea eta Teologian eta Psikologian lizentziaduna. Profesionalki, irakaskuntzan eta kudeaketaren arloan aritu da. Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaria izan zen 2015etik 2023ra, Hezkuntzaren Soziologiako irakaslea Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Deustuko Unibertsitateari atxikia) eta Erlijioaren soziologiaren irakaslea Bartzelonako ISCREB Institutuan. Era berean, kudeaketa publikoaren arloan, Espainiako Presidentetzako ministro R. Jáureguiren kabineteko zuzendariondokoa izan zen eta T. Fernández de la Vega Espainiako Gobernuko lehen presidenteordearen aholkularia. Hainbat liburu idatzi ditu eta artikulu ugari argitaratu.