VI. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Ane Viana Salinas
EHUko irakaslea zuzenbidean eta kriminologian eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea
Ane Viana Salinas Giza Eskubideetan, Zuzenbide Publikoan eta Zuzenbide Pribatuan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Haren ikerketa-ibilbidea babesgabetasun-egoeran dauden haurren eta nerabeen eremuan oinarritu da batez ere, arreta berezia eskainiz haur eta nerabe migratzaileei. Halaber, gizarte-bazterkeriarekin, giza eskubideekin, biktimizazioarekin eta biktima-narratibekin lotutako ikerketak egin ditu.
Gaur egun, ikertzailea da Kriminologiaren Euskal Institutuan, eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbide Fakultatean. Bertan, kriminologiari lotutako irakasgaiak ematen ditu, besteak beste, gazte-delinkuentzia, biktimizazioa eta politika kriminala.