IV. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak

Ainhoa Vega
Irakasle agregatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta ikertzaile elkartua ISEAK Fundazioan. Ekonomian Lizentziatura eta Doktoretza ohorezko aipamenekin amaitu zituen, eta Ekonometria eta Estatistikan espezializatu zen. Bere ikerketa hautaketa diskretuko programak eta ereduak ebaluatzeko metodoetan oinarritzen da, batez ere lan merkatuari, hezkuntzari, genero arloko gaiei eta garapen ekonomikoari aplikatuta. Ikertzaile bisitaria izan da Harvardeko Unibertsitatean (doktoratu aurrekoa, 2013) eta UC Berkeleyn (doktoratu ondokoa, 2015). Haren ikerketa nazioarteko aldizkari espezializatuetan argitaratu da, eta eskualdeko, nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du. Gaur egun, graduko (Makroekonomia) eta graduondoko (Metodo Kuantitatiboak) irakaslea da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).