Enpleguaren VI. Kongresua
Hizlariak

Gemma Scalise
Doktorea Soziologian, Soziologia Ekonomikoko alboko irakaslea da Milan Bicoccako Unibertitateko Soziologiako eta Gizarte Ikerkuntzako Departamentuan. Irakasle laguntzailea izan da Bergamoko Unibertsitatean (2019-2020), Max Weber Fellow ere izan da Europako Unibertsitate Institutuan (2017-2019), eta ikertzaile bisitaria Gizarteak Ikertzeko Koloniako Max Planck Institutuan (2019), baita Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ere. SAGE “Sociology� aldizkariko editore kontseiluko kidea da, eta ikertzaile nagusia CITILab Compound inequialities and labour market outsiders proiektuan, Fondazione Cariplok finantzatutakoan. Haren ikerketa-interes nagusiak lan-merkatua eta babes sozialeko sistema erregulatzean, inbertsio sozialeko ereduetan, ekonomia politiko konparatuan, maila anitzeko Europako gobernantzan eta ideia politikoen eta instituzioen aldakuntzaren arteko erlazioan dautza.