Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2009/05/04
20 hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte
Sozioekonomia arlokoak dira gehienbat, eta Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia batzorde atal-bereziak onartu ditu.

Gaur goizean Donostian 20 hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte, gehienak sozioekonomia arlokoak (merkataritza eta kontsumoa), Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia batzorde atal-bereziak onartuak. Honenbestez, EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoak 457.066 termino biltzen ditu. Osasunaren Munduko Erakundearen "Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena (FNS)" ere euskarara egokitu da.

Aurkezpenean izan dira Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Terminologia Batzorde-atal bereziko presidentea; Jon Urrutia Mingo, IVAPeko zuzendaria eta Terminologia Batzorde-atal bereziko presidenteordea; Erramun Osa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria eta Euskararen Aholku Batzordeko idazkaria; eta Imanol Urbieta, UZEI erakundeko zuzendaria.

Hizkuntza-paisaia: Merkataritza eta Kontsumoa (esparru sozio-ekonomikoa)

1. Jatetxe, Taberna eta Kafetegieen Hztegia
2. Hipermerkatuetako Produktuen Hiztegia
3. Kirol-materialen Hiztegia
4. Merkataritza-guneetako Errotuluen Hiztegia
5. Bulego-materialen Hiztegia
6. Arropa-denden Hiztegia
7. Oinetakoen Hiztegia
8. Elektrizitate-denden Hiztegia
9. Altzarien Hiztegia
10. Iturgintza Hiztegia
11. Turismo Hiztegia
12. Errotuluen Hiztegia
13. Lanbideen Hiztegia

Irakaskuntza (Lanbide Heziketa, Unibertsitatea)

14. Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia
15. Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinu Hiztegia
16. Soziolinguistika Hiztegia

Teknologia Berriak (Informatika) 
17. Bulegotika Hiztegia

Herri-administrazioa

18. Toki Administrazioaren Hiztegia
19. Datu Babesari Buruzko Hiztegia

Bestelakoak

20. Laburtzapenen Hiztegia

Gaur lehenbiziko 6 hiztegiak aurkeztu badituzte ere, datozen asteetan gainerako guztiak guztion eskura izango dira. Hiztegi guztiak EUSKALTERM Terminologia Banku  Publikoan egongo dira integratuta eta, hortaz, doan kontsultatu ahal izango dira www.euskara.euskadi.net helbidean.

Donostia, 2009ko apirilaren 30a

Patxi Baztarrikaren hitzak (pdf, 144kb)