Lehendakaritza

Transferentzia egoera

Gernikako Estatutuak hainbat eskumen (PDF, 25,9 KB.) aitortu dio EAEri, eta datu-base honek horiek guztiak bildu nahi izan ditu, bai orain arte Estatuak eskualdatu dizkionak, bai oraindik eskualdatzeko daudenak.

Eskumenen datu-basea gaika dago antolatuta, hain zuzen, eskumen bakoitzari dagokion gaiaren arabera, eta intuizioko bilatzaile baten bidez dabil. Horrela, herritarrak erraz jakin ahal izango du gai bakoitzean zer eskumen-eskualdatze egin den, eta beraz, gaur egun EAEk zein eginkizun eta zerbitzu dituen bere ardurapean.

Tresna honen ezaugarriak:

  • Etengabe ari da eguneratzen, lege eta jurisprudentzia arloan dauden berrikuntzak jasoz.
  • Herritarrak informatzea du xede, eta informazioa erraz eskuratzeko moduan antolatu nahi izan da.
  • Eskumen bakoitzaren gaiari aplikagarri zaion legeria biltzen du, eta, halaber, horren inguruan Konstituzio Auzitegiak eman dituen epaien erreferentzia. Egin ahala, epai horietako batzuen laburpenak ere jasoko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.
  • Herritarrak legeria eta epai horiek guztiak eskurago izan ditzan, lege eta epaiak bistaratzeko estekak biltzen ditu.

Euskarazko bertsioan sartu diren itzulpenak eguneratuak dira, herritar euskaldunak eskumenen inguruko informazioa euskaraz ere jaso dezan, ahal den modurik errazen eta gaurkotuenean. Itzulpenetan erabili den terminologiari dagokionez, hainbat proposamen berri aurki daitezke, euskarazko diskurtso juridikoa sortze eta aberaste aldera eskainiak.

Transferentzien bilatzailea