Lehendakaritza

Lehendakariaren hautaketa

Imanol Pradales Lehendakaria

Lehendakariaren hautaketarako osoko bilkura

  • Imanol Pradales, EAJ-ren hautagaia, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean 2024ko ekainaren 20an egindako izendatze osoko bilkuraren ostean.
  • EAJ eta PSE-EE-ko legebiltzarkideek emandako botoei esker (39 aulki batu zituzten), lehen bozketan gehiengo sinplea lortu eta Lehendakari izendatu zuten.
  • Bozketa inbestidura-bilkuraren ostean izan zen. Legebiltzarkideek zutik eta hitzez bozkatu zuten.
  • Lehendakari berri izendatu zutenean, Imanol Pradalesek Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainontzeko kideen zoriona jaso zuen.

Kargu-hartzea Gernikan

Ekitaldia Lehendakari hautatua Gernikako Juntetxera iritsi zenean hasi zen. Bertan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak hartu zuen.

Euskal erakunde nagusien (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udaletxeak), alderdi politikoen eta euskal gizartearen ordezkaritza zabal baten aurrean, Imanol Pradalesek Lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Estatutuaren ale baten eta Bizkaiko Lege Zaharraren aurrean. Gernikako arbolapean, hitz hauek erabili zituen:

"Eusko lur gainean zutunik, Jaungoikoaren eta euskal gizartearen aurrean apalik, Gernikako zuhaitzpean, asaben gomutaz, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo betetzea zin dagit"

Ondoren, Imanol Pradales Gernikako Batzar-aretora sartu eta Lehendakari karguaz jabetu zen.