Euskal Etxeei zuzendutako diru-laguntzen eta programen tramitazio telematikoa (teletramitazioa)
Kanpoan diren euskal herritarrentzako eta gizataldeentzako Zuzendaritzak munduko euskaldunei zuzendutako diru-laguntza eta programa desberdinak kudeatzen ditu. Eginkizun horretan, laguntza desberdin horien jasotzaileak hain sakabanatuta egoteak oso zaila egiten du izapideak ohiko eran bideratzea. Zailtasun horri aurre egiteko, kanpoko euskal gizataldeen eremuan tramitazio telematikoa erabiltzen hasteko egitasmoa jarri da abian.
Egitasmoaren xedea
Diru-laguntza eta programa horietarako eskabideak eta kudeaketarako gainontzeko izapide guztiak internet bidez egin ahal izatea da egitasmo honen xede nagusia.
Horrez gain, euskal etxe eskegileek une oro izango dute euren eskabideak kudeaketaren zein fasetan dauden ezagutzeko aukera, Eusko Jaurlaritzaren web orrian kontsulta eginez.
Tramitazio telematikoaren araubidea
Euskal Gizataldeen eremuko tramitazio telematikoa honako honetan arautzen da: 238/2006 Dekretua, azaroaren 28koa, kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa arautzeko dena.
Teletramitazioa erabili ahal izateko betebeharrak
Oinarri oinarriko betebeharra interneteko lotura duen konputagailua izatea da. Horrez gain, IZENPE erakundeak luzatutako sinadura elektronikoko ziurtagiria eskuratu beharra dago, hori baita, hain zuzen, Euskal Administrazioen erakunde ziurtagilea. Euskal Etxe guztiek eskura dezakete ziurtagiri hori doan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari eskatuta. Hori eskatzeko, behean agertzen den jarraibidea erabili behar da.
Betebehar guztiak agiri bakar batean daude jasota (pdf, 433 Kb, gaztelaniaz).
Sinadura elektronikoko ziurtagiriei buruzko informazioa
Euskal Gizataldeei zuzendutako diru-laguntza eta programen tramitazio telematikorako sinadura elektronikoko ziurtagiriak euskal etxeen izenean egingo dira, hau da, euskal etxearen izena eta bere ordezkari legala etorriko dira jasota.
Ondorioz, ez dira norbanakoen erabilerarako ziurtagiri pertsonalak, euskal etxeei dagozkienak dira. Erabilerari begiratuta, euskal etxeok Euskal Administrazio Publikoekin izan ditzaketen harremanetarako baino ez dute balio.
Teletramitazio bidezko deialdiak
Honako laguntza hauek Internet bidez eska daitezke:
-
Euskal Etxeei zuzendutako diru-laguntzak
-
Egoera larrian daudenei zuzendutako diru-laguntzak
Sinadura elektronikoko ziurtagiriak (txartela digitala) eskatzeko jarraibideak
Euskal Etxe guztiek eskura dezakete ziurtagiri hori Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari eskatuta eskaera honetan bidez.
Txartelak desaktibatutak bidaliko dira posta-pribatuz eta aktibatuko dira jaso direnean.
Instalazioa
Mikrotxipa barnean duen plastikozko txartelean sartuta datorren sinadura elektronikoko ziurtagiriaz gain, txartelak irakurtzeko gailua ere banatuko da, derrigorrez erabili beharrekoa. Azken hori USB sarrera batetik konektatu beharko zaio teletramitazioa egiteko erabiliko den konputagailuari. Irakurgailu horrekin batera banatuko dira instalatzeko programa eta jarraibideak ere.
Beste alde batetik, Interneteko nabigatzaileak txarteleko sinadura digitala onartu dezan, instalatu behar da programa hau: SafeSign Status (zip, 1 Mb). Biruskontrakoa eta nabigatzailearen bapateko leihoen (pop-up) eragozlea, aldi baterako desaktibatzea komeni da. Urratsak hemen daude: PCan instalatzeko guida (doc, 1,5 Mb, gaztelaniaz).
Dena instalatu ondoren, froga daiteke ea ondo dabilen IZENPEren test bidez.
Internet bidez eskaera egin
Laguntzen jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren web orriaren Kanpoko Euskal Gizatalde atalan agertzen dira: www.euskadi.net/euskaldunak. Antzerakoak izan arren, esku-liburuak eskaera bakoitza egiteko hauek dira:
-
Euskal etxeei zuzendutako diru-laguntzen eskaera egiteko esku-liburua (pdf, 649 Kb, gastelaniaz)
-
Egoera larrian daudenei zuzendutako diru-laguntzen eskaera egiteko esku-liburua (pdf, 668 Kb, gastelaniaz)
Internet bidez egin ahal izango dira eskaerak, epeak irekita izango direnean.
Eskaerak egiteko loturak hauek dira:
"Erabiltzaile Kodea" eta "Pasahitza" eskatu denean, sakatu "Ziurtagiri Erabili" loturan, txartelaren barruan dagoen sinadura digitala erabiltzelko:

Orain, eskaera bete (pantailan agertzen diren adierazpenak jarraituz), beharrezko dokumentuak lotu, txartela digitalarekin sinatu, eta bidali. Badago eginda!
Eskaera egin ondoren
Telematikoki izapidetutako eskaera baten jarraipena egin ahal izateko, Zuzenean Online atarira jo beharko da. "Sartu" botoia sakatu eta sinadura elektronikoko txartelarekin identifikatu ondoren, pantailan agertuko dira Euskal Administrazioarekin bideratutako izapide digitalen nondik norakoak:

Gai honen inguruko edozein informazio eskuratu nahi izanez gero, Andoni Martín Arce edo Kanpoan diren euskal herritarrentzako eta gizataldeentzako Zuzendaritzako lan taldeko beste edonorengana jo ahal izango da.