Eskilino

Erromako zazpi muinoetako bat, hiriaren ekialdean. K.a. I. mendean jendez betetzen hasi eta bertan kokatu zen Erromako aristokrazia. Erromatarren garaiko hondakin eta aztarna ugari ditu.