Eskifaia

Gipuzkoar abesbatza, Javier Bustok 1978an Hondarribian sortua. Nazioartean sona handiko jaialdietan parte hartu dute (Santander, Donostia, Salamanca, Valencia, Fano, Frankfurt, Santiago de Cuba, Valle de Losne, Alacant…). Horrekin batera, Europa mailako sari garrantzitsuenak ere lortu ditu Eskifaia Abesbatzak, hala nola Gorizia, Spittal, Mainhausen, Marktoberdorf, Tolosa edota Toursekoak. Nahiz eta abesbatza horrek musika korala a capella kantatzen duen, Fruhbeck de Burgos, Alldis, Bertini edota Fedossejev bezalako zuzendari ezagunekin ere aritu izan dira kontzertu sinfoniko-koraletan. Abesbatzaren azkeneko lanetan ikuspuntu berritzaileak lantzen saiatu dira, era guztietako ikuskizunak eskainiz. Hainbat lanetan parte hartu arren, bi disko dituzte argitaratuak. 1994 eta 1998 urteen artean, Maite Oca izan da Eskifaia Abesbatzako zuzendaria, eta ordutik hona Mikel Zeberiok darama abesbatzaren ardura.