eskilaso

iz. Zool. Belearen familiako hegaztia, hegaletan zerrenda urdinak dituena, oso zaratatsua (Garrulus glandarius). 34 cm izaten da luze. Zuhaitz adarretan edo zuhaitz zuloetan egiten du habia, eta ez da baso artetik asko ateratzen. Orojalea da: beste hegaztien arrautzak, umeak, animalia txikiak eta ezkurrak jaten ditu. Erraz bezatzen da, eta zenbait hitz errepikatzeko gaitasuna ere badu, erakutsiz gero. Europako baso arteak ditu gogoeneko bizilekua. ik. uzkinaso, eskinoso.