eskinko

iz. Zool. Eszinzidoen familiako narrasti ezkataduna, ziraunaren antzekoa (Chalcides chalcides). Gongilo arrunta ere deitu ohi zaio. Oso hanka txikiak izaten ditu (milimetro batzuk), duen luzeraren aldean (35 cm). Brontze edo zilar kolorekoa da, eta zerrenda meheak, marroiak eta zuriak izaten ditu gorputzean zehar. Leku eta giro beroak ditu gogoko. Europako hegoaldean eta Afrikako ipar-mendebalean bizi da.  v  Eskinko arrunta (Scincus scincus). Hondarretako eskinkoa ere deitua. Sugandilaren antzeko narrasti ezkataduna da, kolorez marroi-zurixka, zeharkako zerrenda beltzak dituena. Hondarretan ibiltzeko oso gorputz egokia du. Aise azpiratzen eta ibiltzen da hondar azpian, igerian bezala. Arabiarrek sendagai modura erabili izan dute haren haragia, xehatu eta ondo lehorturik. Afrikako iparraldeko basamortuetan bizi da.