2005 Oroitidazkia - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa


5. Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroa

2

5.6. Datuak Babesteko Erregistroko inskripzioak. Datuak eta koadroak

5.6.1. Informazioaren jatorria

Lehenago aipatu dugun bezala, Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean jadanik aitortuta zeuden fitxategiak erabili zituen bere hasierako datu-basea sortzeko. Horretarako, 2005eko abuztuaren 1ean, gure eskumen-eremuko organismo eta erakundeek erregistratuta zeuzkaten fitxategien kopia bat eman zion AEPDk. Hala ere, 2005eko bigarren seihilekoan zehar, hainbat erakundek (toki-administraziokoak batik bat) beren aitorpenak AEPDri bidaltzen jarraitzen zutenez, bi erregistroen artean pixkanaka dibergentzia sortzen joan zen. Horrexegatik, 2005. urtearen amaiera aldera, bi bulegoetako Datuak Babesteko Erregistroak berriro sinkronizatzea erabaki zen, momentu horretatik aurrera DBEBn aurkezten ziren inskripzioak gehituz.

Bestalde, 2004ko Oroitza-txostenean, aztertutako epean sartutako fitxategiak mugatzeko, Xedapena argitaratu zen data irizpidea hartu zen kontuan . Dena den, aintzat izanik DBEBk ez duela fitxategiak arautzeko xedapenak aurrez jakinarazteko eskumenik, Erregistroko inskripzio-data ezartzea egokiagotzat jo da, Datuak Babesteko Erregistroaren jardueraren ikuspuntutik esanahi handiagoko datua delakoan.

Esandako bi arrazoi horiengatik, bada, I.I. Eranskinean agertzen diren zifrak eta aurreko ekitaldiko datu modura ondoren aztertu direnak ez datoz bat, zenbaitetan, joan den urteko Oroitza-txostenean argitaratu zirenekin. Era berean, 2005ean jasotako eta prozesatutako aitorpen batzuk AEPDko datu-basearekin berriro sinkronizatu ondoren sartu dira Erregistroaren datu-basean, eta, horrenbestez, estatistikari dagokionez, hurrengo ekintaldian kontabilizatuta ageriko dira.

Aukera hori hautatu da, datuen azterketan irizpide bera mantentzearren eta hemendik aurrerako ekitaldietan datu homogeneoak eskaini ahal izatearren.

5.6.2. Inskripzio-eskabideak

2005. urtean zehar, guztira 2.236 mugimendu egon dira (inskripzioak, aldaketak edo deuseztapenak), horietatik gehienak fitxategiak aldatzeko (1327, %59) eta gutxi batzuk fitxategiak deuseztatzeko (85, %4). Mugimendu horien arteko saldo garbiak (inskripzioei deuseztapenak kenduta) Erregistroan 739 fitxategi daudela azaltzen du. Kontuan izan behar da fitxategiak deuseztatzen diren gehienetan datuon tratamendua ez dela bertan behera geratzen, baizik eta aldi berean sortzen den beste fitxategi berri batean eraldatu edo sartzen direla datuok.

Aitortutako fitxategi gehienak Toki-administraziokoak dira, hau da, egondako mugimendu guztien %88 izan dira. Bada, bestalde, aitorpen kopuru handia (gehienak Eusko Jaurlaritzako eta Erakunde Autonomikoetako sailek egin dituzte, Eusko Legebiltzarak eta DBEBk berak, esaterako), 2005ean dagozkion fitxategiak arautzeko xedapenak argitaratu dituzten arren, berez, Erregistroan 2006 erregistratu direnak eta, horrenbestez, 2005ean kontabilizatu gabe daudenak.

2005eko mugimenduak (motak) - Grafikoa 2005eko mugimenduak (Toki-administraziokoak) - Grafikoa

5.6.3. Erakunde aitortzaileak

Datuak Babesteko Erregistroan fitxategien 842 arduradun ageri dira; horietatik gehienak (%91) Administrazio-organoak dira, %4 Erakunde Autonomiadunak eta %5 bestelako izaera juridikoa dutenak.

Fitxategi bakoitzaren aitorpenean, fitxategiaren arduradunaren esleipena zehatz-mehatz egiten bada ere (Zuzendaritza Orokorraren edo administrazioko bulego zehatzaren mailan), Erakunde Aitortzaile Nagusiaren arabera, taldeka biltzea komenigarritzat jo da, hau da, barruko egitura organikoaren xehetasunak kontuan izan gabe. Horretarako, erakunde bakoitzaren IFK-ak hartu dira aintzat; Eusko Jaurlaritzari dagokionez, ordea, hura osatzen duten sailak ezberdindu egin dira.

Azaldu dugunagatik, Erakunde Aitortzaile Nagusien kopurua 248ra gutxitu da; Toki-administrazioaren eremuan egon da aldakuntzarik handiena, 2004. urtearekin alderatuz gero, %13,8 gehitu baita.

Erakunde Aitortzaile Nagusien kopurua (motak) - Grafikoa Erakunde Aitortzaile Nagusien kopurua (Lurralde Historikoak) - Grafikoa

Oraingoan ere, Gipuzkoa da erakunde aitortzaile gehien duen Lurralde Historikoa eta bertan egon da, halaber, 2004. urtearekin alderatuta, urteko gehikuntzarik handiena (%21eko aldakuntza eta 17 erakude berri).

Toki-administrazioek egindako aitorpenengatik dagoen arren erakunde aitortzaile gehiago, oraindik fitxategiak lehen aldiz aitortu ez dituzten 83 udal daude, nahiz eta 2004ean aitorpena egin gabe zeuden 91 udalekin alderatuta, %8,8 gutxiago diren.

5.6.4. Inskribatutako fitxategiak

Datuak Babesteko Euskadiko Erregistroan, guztira 3.120 fitxategi daude inskribatuta. Gehitutako 739 fitxategi garbiak, 2004. urtearekin alderatuta, %31ko gehikuntza erakusten dute.

Inskribatutako fitxategiak - Grafikoa

Fitxategiak aitortu zireneko garaia kontuan hartuz gero, 3.120 fitxategi horiek denboran zehar banatuta azaltzen dituen grafikoak adierazten du pixkanaka berrikuntza sortzen ari dela, izan ere antzinako LORTAD indarrean egon zen lehen urteetan aitortu ziren fitxategi kopuruak behera egin du joan den urtearekin alderatzen badugu, hau da, 2005ean deuseztatu ziren fitxategi gehienak 1994ean aitortutako fitxategiak, tratamendua bertan behera utzi dutenak edo 2005ean sortutako fitxategi berrietan sartu direnak izan dira.

5.6.5. Inskribatutako fitxategiak erakundeka xehatuta

Eusko Jaurlaritzak 489 fitxategi ditu aitortuta eta 2004. urtearekin alderatuta, oro har, %8,9ko gehikuntza izan du; aitortutako fitxategi gehienak Osasun sailarenak dira.

Foru-administrazioaren egoera joan den urtekoarekin alderatuta ez da askorik aldatu; %2,4ko gehikuntza izan du, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aitortu dituzten fitxategiengatik.

Oro har udalak izan dira 2005ean jarduera handiena izan dutenak; guztira 691 fitxategi berri aitortu dituzte eta gehikuntza, hortaz, %41,9koa izan da 2004. urtearekin alderatuta. Horien guztien artean, Gipuzkoako udalak nabarmendu behar dira, guztizko ekarpenean nahiz urteko gehikuntza tasan, hazkundea %54,7koa izan delarik. 2005ean zehar Araba geratu egin da eta urteko hazkundea %1,9koa izan du.

5.6.6. Aitortutako fitxategien segurtasun-mailak

Inongo segurtasun-mailarik aitortu gabeko fitxategi kopurua handia dela ikusteak adierazten digu hainbat erakundetan datuen babesari zenbaterainoko dedikazioa eskaintzen zaion. 2005ean, inongo segurtasun-mailarik aitortu gabeko 1.209 fitxategi zegoen artean, eta horrek esan nahi du, 2000. urtea baino lehenago estreinakoz aitortu zituztenetik ez direla eguneratu (15/1999 Lege Organikoa). Dena dela, joan den urteaz geroztik, fitxategi horien kopuruak %8,3ko murrizketa izan du eta horrek nolabaiteko eguneratzea adierazi nahi du.

Aitortutako fitxategien segurtasun-mailak - Grafikoa

El gráfico de niveles de seguridad declarados, en función del momento en el que se hizo la declaración inicial del fichero ilustra la evolución anteriormente apuntada. Los niveles de seguridad correspondientes a ficheros anteriores al 2000 se corresponden con ficheros que han sido objeto de actualización.

Fitxategiaren hasierako aitorpena egin zen momentuaren arabera aitortutako segurtasun-mailen grafikoak arestian aipatu dugun bilakaera irudikatzen du. 2000. urtea baino lehenagoko fitxategiei dagozkien segurtasun-mailak eta eguneratutako fitxategiak bat datoz.

5.7. DBEBren fitxategiak arautzea

DBEBk bere zereginak bete ahal izateko datu pertsonalak tratatu behar ditu, bai Bulegora atxikitako langileenak eta baita Bulegoarekin zerikusia duten pertsonenak ere.

Horrela, bada, 2005eko irailaren 12ko DBEBren Zuzendariaren Ebazpenaren bidez (EHAA, 97. zk., 2005eko urriaren 17koa), Bulegoak erabiltzen dituen datu pertsonalen fitxategiak sortu ziren; hona hemen fitxategiok:

  • Datuak Babesteko Erregistroa.
  • Kontrol-jarduerei buruzko espedienteak.
  • Kontsultei buruzko espedienteak.
  • Giza baliabideak eta Nomina.
  • Ekonomiaren, aurrekontuen eta kontabilitatearen kudeaketa.
  • Sarrera eta Irteeren Erregistroa.
  • Erakundeekiko komunikazio eta harremanen agenda.
  • Harpidedunak.
  • Programatutako gertaeretara eta prestakuntza jardueretara gonbidatutakoak eta bertaratutakoak.

2