2005 Oroitidazkia - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa


4. Erakundeekiko Harremana eta Komunikazioa

1

4.1. DBEBren zuzendaria Eusko Legebiltzarrean agertzea

2005eko azaroaren 24an Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria Eusko Legebiltzarraren Erakundeen eta Barne Batzordearen aurrean agertu zen, berak horrela eskatuta, 2004. urteko jardueren oroitza-txostenaz eta DBEB erakundea sortu zenez geroztiko egintzaz informazioa emateko.

Hurrengo kontuez eman zuen informazioa zuzendariak:

  • Ex novo sorturiko organo baten hastapen berezia eta Bulegoaren izaera juridiko berezia duen organismo bat egituratzearen berariazkotasuna.
  • Datu pertsonalak babesteaz dagozkion hainbat aspektu.
  • 2004. urteko oroitza-txostena.
  • Agerpen-egunera arte buruturiko egintza.

Bestetik, Legebiltzarrarekiko lotura-bideak (informazioa igortzea, aldizkako agerpenak, urteko oroitza-txostenak azaltzea, etb.) aztertu eta, ondoren, parlamentarioek eginiko galderei erantzuna eman zien.

4.2. Irudi korporatiboa

2005eko maiatzaren 18an, DBEBk irudi korporatiboa diseinatzearen gaineko oinarrizko kontuak aurretiazko analisi-agiriari amaiera eman zitzaion. Bertan, besteak beste, irudi korporatiboaren diseinua eta, geroago, komunikazio-plangintza sustatzeko proposamenak eskatzea premiazkoa zela berretsi ondoren, DBEBren Nortasun Korporatiboari buruzko gidaliburua kontratatzean aintzat jo beharreko oinarrizko irizpideak ere zehaztu ziren, Bulegoa berehala eta zehazki identifikatzea ahalbideratuz.

Hurrengo helburuak ezarri ziren:

  • DBEB era egokian identifikatu ahal izatea.
  • DBEBk erabili beharreko dokumentazio osoan irudi berria zehaztea, bai oinarrizko paperetan, baita karpeta zein formatu elektronikoetan ere.
  • DBEBrekin harremanetan jardun beharreko administrazioek Bulegoa behar bezain ongi ezagutzea.
  • Hiritarrak ere argi eta garbi identifikatzea.

Era berean, irudi hori zehazteko balioko zuten baldintzak zehaztu ziren, hala nola:

  • Irudia positiboan. Organo zigortzailearen ikuspegi negatiboa baino areago, positibo eta proaktiboa baina, hori bai, benetakoa. Alderdi zigortzailearen gainetik babes-irudia lehenestea.
  • Hiritarrengandik gertukoa. Herritarraren eskubideak zaintzea, informazioa ematea, datuen babesean diharduten beste hainbat erakunderekiko harremanetan laguntzea eta bere datuen behar bezalako erabilera babestea ditugu eginkizunak.
  • Erakunde serio baina modernoa.
  • Berehala eskuratzeko modukoa.
  • Informatikarekin eta teknologia berriekin lotua.

Nortasun korporatiboari buruzko gidaliburua Hélice Comunicación enpresari eskatu zitzaiolarik, Bulegoarekin harreman estuan burutu zen 2005eko uztailetik azarora arte.

Lan horren emaitzatik, marka eratzea nabarmen dezakegu:

4.3. Web orria

Web orria sortzeko, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoarekin hitzartu da Bulegoa www.euskadi.net erakunde-atarira gehitzea; horrek ekarriko du, batetik, bere euskarrirako sortutako tresnak erabiltzea (edukien kudeatzailea eta atarien administrazioa) eta bestetik, aipatutako atarirako Bulegoaren estilo eta nortasunari buruzko irizpideak hartzea.

Uztailean jarri zen abian orriaren lehen bertsioa, eta atalak hauexek izan ziren:

  • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Datuak Babesteko Erregistroa
  • Herritarrak
  • Administrazioak
  • Dokumentazioa
  • Berriak
  • Gertaerak

Lehen bertsio horretan sartu ziren funtzionalitateen artean, aipatzekoa da inprimakiak eta Datuak Babesteko Erregistroari Fitxategien auto-aitorpena egiten laguntzeko programa deskargatzeko eskainitako aukera, fitxategien arduradunek erabil dezaten.

1