Gazte.doc - Gazteen Euskal Behatokiaren buletin elektronikoa - Observatorio Vasco de la Juventud

Fecha de publicación: 

  Gazteen Euskal Behatokiko buletina | El boletín del Observatorio Vasco de la Juventud | Diciembre 2022ko abendua  
 

Azken berriak | Últimas novedades

Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia

Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia

Estrategiaren helburua da batez besteko emantzipazio-adina 28 urtera jaistea 2030ean, eta emantzipazio-tasa handitzea, 25-29 urtekoen artean, egungo % 39,5etik % 50era. Ekarpenak jasotzeko bi hilabeteko epea dago, martxoa amaitu baino lehen behin betiko onartzeko.

Estrategia Vasca 2030 para favorecer la emancipación juvenil

El objetivo de la estrategia es reducir la edad media de emancipación a los 28 años en 2030 y aumentar la tasa de emancipación, entre los 25 y 29, del 39,5 actual al 50%. Abierto un periodo de dos meses para recoger aportaciones, con vistas a su aprobación definitiva antes de fin de marzo.

2023ko behin-behineko  prestakuntza-plana

2023ko prestakuntza-planaren aurrerapena

Urtarrilaren 16an ekingo diegu 2023ko prestakuntza-planaren jarduerei 'Erasmus + Gazteak eta Europako Elkartasun Kidegoko Programa' ikastaroarekin. Aurten antolatutako ikastaroetan 199 profesionalek hartu dute parte. ESKERRIK ASKO DENOI!

Avance del plan de formación para 2023

Iniciamos el 16 de enero las actividades enmarcadas en el Plan de formación 2023 con el curso 'Programas Erasmus + Juventud y Cuerpo Europeo de Solidaridad'. A lo largo del 2022 199 profesionales han participado en nuestros cursos. Eskerrik asko denoi!

 

Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021 ikerketa

Ikerketak eta txostenak 2022an

Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu dituen ikerketak eta txostenak 2022an. Gure libururen bat eskuratu nahi duzu? Zerbitzua doan da. 

Estudios e informes 2022

Investigaciones e informes que ha publicado el OVJ en el 2022. ¿Quieres obtener alguno de nuestros libros? El servicio es gratuíto. 


 
 

Laburrak | Breves

2022an erositako liburuen hautapena

Behatokiko dokumentazio zentroan 2022an erositako liburuen hautapena. Liburuak maileguan hartu daitezke Behatokian, eta maileguan eskatu daitezke Euskal Herriko liburutegietan. Behatokian hainbat liburu dauzkagu, LIBURUBILA web gunean bilatu daitezkeenak.

Selección de libros adquiridos en el centro de documentación del Observatorio en 2022. Se pueden tomar en préstamo en el Observatorio y se pueden pedir en préstamo en las bibliotecas del País Vasco. Estos y más libros se pueden buscar en la web LIBURUBILA.

Gabonak

Abenduaren 18a, Migranteen Nazioarteko Eguna. Euskadiko gazteen erdiak ahalik eta gehien erraztuko luke etorkinak sartzea (% 50,3). 2021ean Euskadin bizi ziren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 14,5 etorkinak ziren.

18 de diciembre, Día Internacional de las Personas Migrantes. La mitad de la juventud de Euskadi facilitaría al máximo la entrada de personas inmigrantes (50,3 %). En 2021 el 14,5 % de la juventud de 15 a 29 años residente en Euskadi era inmigrante.

Euskadiko gazteen % 36k euskara erabiltzen du sare sozialetan

Euskadiko gazteen % 36k euskara erabiltzen du sare sozialetan. Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna.

2022an antolatutako ikastaroetako irakasleei egindako elkarrizketen bilduma

Gazteen Euskal Behatokiak 2022an antolatu dituen ikastaroetako irakasleei egindako elkarrizketen bilduma.

Recopilación de las entrevistas realizadas a las y los profesores de los cursos que ha organizado el OVJ en 2022.

Dokumentazio zentroan egindako irakurketa gidak 2022an

GEBren dokumentazio zentroan egindako irakurketa gidak 2022an. 

Guías de lectura hechas en el 2022 en el centro de documentación del OVJ.

 

Gabonak

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko emakume eta gizon gazteek indarkeria mota desberdinei ematen dieten larritasuna alderatu nahi du.

El Observatorio Vasco de la Juventud quiere comparar la consideración de gravedad que le otorgan las mujeres y los hombres jóvenes de Euskadi a determinadas actitudes.

Euskadiko gazteen iritzi eta jarreren bilduma 2022

Euskadiko gazteen iritzi eta jarreren bilduma: Gazteen Euskal Behatokiak egindako datu estatistikoen analisiak 2022ko urtean.

Recopilación de opiniones y actitudes  de la juventud de Euskadi: análisis de datos estadísticos que ha realizado el OVJ en el 2022.

 

 

 

 

 

Gabonak

Euskadiko gazteen % 11,5ek boluntariotza-lanak egiten dituzte 2022an. Abenduak 5, Boluntarioen Nazioarteko Eguna.

El 11,5 % de la juventud de Euskadi hace labores de voluntariado en 2022. 5 de diciembre, Día Internacional del Voluntariado.

Gabonak

2023ko otsailaren 1ean eta 8an, Emaizeko teknikariekin Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integralari buruzko ikastaroa landuko dugu. Informazio gehiago urtarrilaren 10etik aurrera.

El 1 y 8 de febrero de 2023 trataremos con el personal de Emaize el curso sobre Pornografía y educación: un abordaje integral para un problema global. Más información a partir del 10 de enero.

Gabonak

Euskadiko hamar gaztetik zortzik uste dute egungo egoera klima-larrialdikoa dela.

Ocho de cada diez jóvenes de Euskadi considera que la situación actual es de emergencia climática.

Gabonak

Zorionak eta urte berri on! Gazteen Euskal Behatokiak urte berri zoriontsua opa dizue.

El Observatorio Vasco de la Juventud os desea un feliz año nuevo 2023.

 
  Buletinaren harpidedun izan nahi duzu? | Ez duzu buletina gehiagotan jaso nahi?
¿Quieres suscribirte a este boletín? | ¿Quieres dejar de recibir este boletín?
Gazteen Euskal Behatokiaren logoa
 

Eskabide hau bidaltzerakoan zure baimena ematen ari zara zure datuak gazteriaren munduarekin zerikusia duten pertsona eta erakundeen fitxategi automatizatu batean sartzeko. Datu horiek Gazteria Zuzendaritzak erabiliko ditu argitalpenen eta informazioaren hedapenerako eta gazteria-politikekin zerikusia duten gaietarako. Era berean, baimena ematen ari zara zure datuak Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari behin lagatzeko, Gazteria Zuzendaritzaren argitalpenak igor diezazkizun. Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez zeure datuak nahi duzunean ikusi, zuzendu edo ezabatu ahal izango dituzu, bai eta fitxategian ez sartzeko eskatu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako LEHENDAKARITZAko Zerbitzu Zuzendaritzari jakinarazi beharko diozu (Nafarroa kalea, 2 - 01007 Vitoria-Gazteiz) edo gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean.

Al enviar este formulario aceptas expresamente que tus datos personales se incluyan en un fichero automatizado de personas y entidades relacionadas con el mundo de la juventud. La Dirección de Juventud utilizará estos datos para la difusión de publicaciones y de información de interés relacionada con las políticas de juventud. Consientes, asimismo, la cesión puntual de datos al Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco para el envío de publicaciones de la Dirección de Juventud. En cumplimiento de lo indicado en la Ley Orgánica 15/1999 de protección de datos personales, se te informa que en cualquier momento, si lo deseas, podrás ejercer tu derecho de acceso, rectificación, cancelación y oposición al tratamiento de datos comunicándolo a la siguiente dirección: GOBIERNO VASCO, PRESIDENCIA, Dirección de Servicios (Calle Nafarroa, 2 - 01007 Vitoria-Gasteiz) o en gaztebehatokia@euskadi.eus