
N.º 67, miércoles 6 de abril de 2011
- Otros formatos:
- Texto bilingüe
El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico
Otras Disposiciones
Justicia y Administración Pública
1972
ORDEN de 3 de marzo de 2011, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, por la que se inscribe en el Registro de Fundaciones del País Vasco la denominada «Fundación Arkeolan».
Irungo (Gipuzkoa) «Fundación Arkeolan» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
1.- «Centro de Estudios e Investigaciones Histórico-Arqueológicas» izeneko elkarteak (laburdura: Arkeolan) «Fundación Arkeolan» fundazioa sortu du, 2010eko abenduaren 27an, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko Donostiako barrutiko notario José Luis Carvajal García Pandoren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bidez. Notario horrek egoitza bereko José Antonio Hebrero Hernándezen ordez jardun zuen, hark ezbeharra izan baitzuen (protokolo-zenbakia: 1522).
Eskritura hori 2011ko urtarrilaren 3an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan.
Aurrerago, 2011ko otsailaren 22an, aurreko eskritura osatzera zetorren beste eskritura bati eman zitzaion sarrera erregistro horretan, hain zuzen ere, 2011ko otsailaren 11n Euskal Herriko Notarioen Elkargoko Donostiako Barrutiko notario den José Luis Carvajal García Pandoren aurrean emandakoa (protokolo-zenbakia: 96).
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta 2011ko otsailaren 2an fundazio hori erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.
2.- «Fundación Arkeolan» delakoaren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:
Fundazioaren helburu nagusia da azterketa eta ikerketa arkeologiko espezializatu eta goi-mailakoak sustatzea eta egitea Gipuzkoako lurraldean, eta hedaduraz, Araba eta Bizkaian, baita Nafarroa eta Akitanian ere. Ikerketa horien helburua izango da, batik bat, Gipuzkoaren sorrera historikoaren aurreko aldiak ezagutzea: erromatar aurreko aldia, erromatar aldia, antzinate berantiarra, goi erdi aroa. Arreta berezia eskainiko zaio Gipuzkoako Aro Ilunari, eta, hedaduraz, Baskoniakoari. Lanerako planteamendu moduan, ikerketa arkeologikoekin batera, emaitzak zabaldu, hedatu eta gizarteratu egingo dira, eta ondarea berreskuratuko da, babes- eta kontserbazio-tresna gisa.
3.- Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluaren arabera, hau da: Francisco de Gainza 4, behea. Lore-Alai etxea, 20302 Irun (Gipuzkoa).
4.- Hasierako dotazioa laurehun eta hogei mila eurokoa (420.000) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.
5.- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 9. artikulutik 12. artikulura jartzen duen moduan.
6.- Hasierako Patronatua, Estatutuetako 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren haritik Fundazioaren eraketa-eskrituran xedatutakoaren arabera, honako hauek osatzen dute:
Kargua Iraupena
Lehendakaria Jaime Rodriguez Salís Mugagabea
Idazkari ez patronoa: María Mercedes Urteaga Artigas
Bokala Pascual Antonio Martinez Sopena Mugagabea
Bokala Jesús Javier de Arce Martínez Mugagabea
Bokala María Esther Larrañaga Galdos Mugagabea
Denek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.
Bigarrena.- Legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Gaur, Irungo (Gipuzkoa) «Fundación Arkeolan» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, F-292 erregistro-zenbakiaz, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.
Bigarrena.- Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 3a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS