Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

N.º 25, lunes 7 de febrero de 2011


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Otras Disposiciones

Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
630

ORDEN de 17 de enero de 2011, de la Consejera de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, por la que se convocan para el ejercicio 2011, las ayudas a los alojamientos destinados a las personas trabajadoras que presten servicios de temporada en el sector agropecuario, previstas en el Decreto 62/2007, de 17 de abril.

Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileei zuzendutako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko laguntza araubidea finkatzea da.

Dekretu hori Sasoiko Langileei Arreta Emateko Plan Integrala 2004-2007 delakoa betetzeko neurri modura, hartu eta argitaratu zen, beste hainbaten artean. Hura Sasoiko Lanaren Erakunde Arteko Mahaiak onetsi zuen 2004ko ekainaren 30ean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila lehendakari izanez. Bertan, helburuen artean, sasoiko langileentzako ostatu komunitarioak sortu edota mantentzeko laguntzak eta diru-laguntzak emateko aukera finkatzea jaso zen.

8. artikuluak xedatu egiten du urtero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sail desagertuaren (gaur egun Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila) Sailburutzako titularraren Aginduaren bitartez eskabideak aurkezteko epea irekiko dela. Aipatutako agindu horrek eskabideak aurkezteko epea, laguntza guztiei zuzendutako gehieneko kopuru orokorra eta, hala badagokio, haren urte anitzeko xehetasuna, laguntzen zenbatekoa finkatzeko erabilitako irizpide objektiboen zehaztapena eta horien haztapena, eta 7. artikuluko 2. paragrafoan aurreikusitako agirietatik aurkeztu beharrekoak finkatuko lirateke, deialdi bakoitzean hautatzen diren irizpide objektiboak gorabehera.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xedea.

Agindu honen helburua da 2011 ekitaldirako Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusitako laguntza deialdia egitea.

Bigarrena.- Eskabideak eta erantsitako agiriak aurkezteko epea.

1.- 2011 ekitaldian, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuak ezarritako laguntza deialdian sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.- Eskabideak apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz aurkeztu beharko dira, jarraian adieraziko diren agiriekin batera:

a) Eskatzailearen NANaren fotokopia, pertsona fisiko bat izanez gero.

b) NANaren fotokopia eta legezko ordezkariaren ahalorde ematearen eskriturarena, pertsona juridiko bat izanez gero. Halaber, entitatearen estatutuen eta kasuan kasuko erregistroan izena eman izana frogatzen duen fotokopia.

c) Egin beharreko inbertsioa edo gastua deskribatzen duen memoria. Bertan, aurreikusitako burutzapen epeak, kokalekua, finantzazioa nahiz aurrekontua adierazi beharko dira, behar beste xehatuta.

d) Alta Hirugarrenei.

e) Obra proiektuaren, lizentziaren eta udal baimenaren kopia, hala badagokio.

f) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela ziurtatzen duten egiaztagiriak.

g) Hala badagokio, jatorrian kontratatzeko programari atxikita egotea dioen «Konpromisoaren» kopia.

h) Aurkeztutako dokumentu guztiak egiazkoak direla dioen zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea zehapen edo administrazio bidean, eta horiek eskuratzeko lege debekuren batean sartuta ez egotea. Bertan sartzen dira ere Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko Seigarren Azken Xedapenean ezarritakoaren bat etorriz sexu bereizkeriagatik jasotakoak. Halaber, Laneko Segurtasunari eta Higieneari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea ez betetzearen ondorioz zehapen prozeduraren batean sartuta ez egotea ziurtatu behar da, eta baita indarrean dagoen zerga ekitaldia baino aurreko bi zerga ekitaldietan eta indarrean dagoen horretan edozein «minimis laguntza» eskuratzen aritzeari buruzkoak adierazi.

Hirugarrena.- Diru-laguntzen zenbateko osoa.

Agindu honen ondotik emango diren laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da, eta ez ditu 232.867 euro gaindituko, betiere, indarreko legediari jarraiki aurrekontu aldarazpenak onesten diren kasuan eguneratzeak egotearen kaltetan izan gabe.

Gauzak horrela, aldarazpen horiek onestetik etorritako aurrekontu esleipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen Ebazpen bitartez. Hori laguntzen ebazpena eman baino lehen egitekoa izango da.

Laugarrena.- Laguntzen zenbatekoa finkatzeko eta horiek haztatzeko irizpide objektiboen zehaztapena.

2010 ekitaldirako laguntzak zehazteko helburu objektiboak eta horien haztapena hauek izango dira:

- Ostatua kokatzeko zona, zenbait zonatan aterpeak behar izateagatik: 5 puntu.

- Jatorrian kontratatzeko programari atxikita egotea: 10 puntu.

- Ostaturako jarritako plaza kopurua: 5 puntu.

- Kostuaren eta plazen arteko erlazio egokiena: 5 puntu.

- Sasoiko langileentzako ostatuetan gutxieneko baldintza materialak eta funtzionalak arautzen dituen azaroaren 28ko 248/2006 Dekretuari egokitzea higiezina edo ostatua, haren Bigarren Xedapen Iragankorra aplikatuz: 10 puntu.

Bosgarrena.- Burutzapenerako epea.

2011 ekitaldirako, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuko 2. artikuluak aipatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak burutzeko epea ezin izango da izan 2011ko abenduaren 31tik haratagokoa.

Seigarrena.- Errekurtsoak.

Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean. Horretarako hilabeteko epea edukiko da argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean. Kasu horretan, epea bi hilabetekoa izango da argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 17a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Análisis documental