Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Hazten ari dira administrazioen artean lankidetzan aritzeko zerbitzu elektronikoak

IMI sistema - Barne-merkatuari buruzko informazioa

egilea: Koldobike Uriarte, 

Hazten ari dira Europar Batasuneko estatuetako administrazioen artean lankidetzan aritzeko zerbitzu elektronikoak (IMI sistema - Barne-merkatuari buruzko informazioa).

10 urtez esperientzia pilotuak egin ondoren, bete-betean funtzionatzen dute dagoeneko, nahiz eta erabilera, egia esan, benetan baxua den, kualifikazio profesionalen kasuan izan ezik. 12 jardun-eremutan, administrazioak (8.200 agintari baino gehiago) elkarreraginean dauden modu elektroniko eta seguruan. 

Sistema honi esker, hizkuntzen, egituren eta administrazio-kulturen oztopoak gainditzea lortzen da.

Hauek dira abian dauden eremuak:

  • Kualifikazio profesionalak, zaharrena, aktiboena, Espainian hobekien baloratua. Europako txartel profesionala sistema honen bidez ematen da; aurretiazko interface batekin, herritarrek eskaera egin dezakete, eta espedientea bideratzen da ondoren, kasuan kasuko estatuak inplikatuz.

Bada profesionalei buruzko datu-base arautu bat, titulu akademiko unibertsitarioen eta akreditazioen aitorpen profesionalerako prozedura bat, adingabeekiko abusuen eta tituluen faltsifikazioei buruzko alerta-sistema bat.

  • Zerbitzuen zuzentaraua, zerbitzuak liberalizatzekoa; hasiera batean hauxe sortu zen, eta zenbait administrazioren arteko informazio-trukea eta alerta- eta jakinarazpen-sistema bat jasotzen ditu. Baina oso gutxi erabiltzen da, zuzentarau hori oso gutxi aplikatzen ari delako eta ez direlako betetzen Batzordeari jakinarazteko baldintzak; horregatik, hain zuzen, aldatzea aurreikusten da.
  • Langileen lekualdaketen zuzentaraua, oso erabilia, erantzun azkarrak emanez... Ezarrita dago zehapenen ebazpenak jakinarazteko modulu bat, hain zuzen, enpresek, zerbitzu bat ematerakoan, langileak lekualdatzeko zuzentaraua bete ez dutelako jarritako zehapenenak.
  • Eurotan dauden funtsak errepidez garraiatzeko araudia. Enpresei eman zaizkien eta indarrean dauden lizentzien gordailu bat baino ez da, eta hura kontsultatzea oso erabilgarria de segurtasun-zerbitzuentzat.
  • Merkataritza elektronikoari buruzko zuzentaraua. Merkataritza libreak dituen salbuespenen arteko bateragarritasuna aztertzen du abian den prozedurak, baina oso gutxi erabiltzen da.
  • Pazienteen eskubideei buruzko zuzentaraua. Horretarako, osasun-langileen erregistro bat dago, Osasun Ministerioak kudeatua, baina, zoritxarrez, oso galdera gutxi egiten dira.
  • SOLVIT. Bide judizialera iritsi aurretik arazoak ebazteko sarea. Harremanetarako puntu nazionalen erregistro bat du, ez besterik.
  • Tren-makinisten lizentziak egiaztatzeko zuzentaraua. Lizentzia horien erregistro bat du, lizentziak ez bikoizteko kontrolekin, eta Europar Batasuneko estatu bakoitzean agintaritza bakarrean zentralizatuta dago.
  • Kontrataziorako zuzentaraua. Fase pilotuan dago. 51 galderako taula bat du, erantzun tasatuekin, eta, horri esker, Europar Batasuneko estatutik kanpokoa den enpresa bati buruzko egiaztapenak egin daitezke: baztertzeko arrazoiak, kontrastatuen artean hoberena baloratzeko hautaketa-irizpideak, DEU Kontratazio Agiri bakarra (erantzukizunpeko adierazpena), kalitatea ziurtatzeko arauak eta ingurumen-arlokoak, balio desproportzionatuak... Zabaltze-fasean dago.
  • Kultur ondareak estatu batetik bestera itzultzeko zuzentaraua. Jakinarazi egiten du ondare bat legez kanpo atera denean hartzaile batengana edo batzuengana, legez kanpo atera ote diren susmoa pizten duten ondarean aurkitzen direnean, eta, jakinarazi egiten dira, halaber, itzultzeko ebazpenak.
  • Motorren eta errepidekoak ez diren makina higigarrien emisio kutsagarrien mugei buruzko araudia. Kasu horretan, lizentzien gordailu bat kontsultatzen da.
  • Datuak babesteko araudia. Modulu nahikoa autonomoa da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak koordinatua, eta ez da sartzen ez koordinazio nazionaletik ez eta autonomia-erkidegoetatik ere.

Hurrengo esparruetara zabaltzea aurreikusten da:

  • Agiri publikoak. Agiriak egiazkoak diren egiaztatzeko bide emango du sistema honek, gordailu baten bidez edo jatorrizko agiria eman duen agintaritzarekin harremanetan jarrita. Erregistro Notarialak koordinatzen du.
  • Atari digital bakarra. Herritarrei eta enpresei Europar Batasuneko barne-merkatuari buruzko informazioa eskuratzen lagunduko dien sarbide-puntua, bat eta bakarra. Laguntzeko prozedurak bilduko ditu, lekualdatu, beste herrialde batean lan egin, erretiroa hartu edo ikasi nahi dutenerako, edo beste herrialde batean enpresak sortu edo jarduerak garatu nahi dituztenerako.
  • Su-armen mugimendua.

Informazio gehiagorako:

http://www.seat.mpr.gob.es/eu/portal/areas/sistema_IMI.html

  

Bi urte hauetan (2018 eta 2019) Eusko Jaurlaritzak jokatzen du Autonomia-Erkidegoen ordezkari bezala Europako Batzordearen aurrean. Zerbitzu bakoitzaren erabilerari buruzko estatistikak aurki ditzakezu eransten dugun aurkezpenean, joan den urriaren 23ko autonomia-erkidegoetako koordinazio bileran eman digutena.