Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Tramitagune: Tramitazio elektronikoa hedatuz doa Administrazio Publikoko sarean zehar

Tramitagune: Tramitazio elektronikoa hedatuz doa Administrazio Publikoko sarean zehar

egilea: Monica Soto del Rio, Urria 8, 2014

Prozeduren tramitazio elektronikoari buruz argitaratu genuen azken posta 2012ko abendukoa da. Testu hartan, tramitazio elektronikoa Administrazio publikoaren ekimenez eragindako prozedura gehietara hedatu beharraz hitz egin genuen.

Horrela, ordurarte xedapen orokorren tramitaziorako erabiltzen zen aplikazio informatikoa Tramitagunea deritzon aplikazio berria bilakatu zen, eta azken honek, prozedura berrien tramitazio elektronikoa ahalbidetzeaz gain, funtsezko hobekuntzak ekarri ditu erabiltzaileen erabilgarritasunari dagokionez.

tramitaguneeusk

Ia bi urte igarota, benetan pozik egon gaitezke Tramitaguneak izandako bilakaeraz:

  • Tramitazio elektronikorako sarbideko aplikazio horizontala bihurtu da, Administrazioaren nahiz herritarren ekimenez eragindako prozeduretarako. Horren haritik, garrantzi handiko gertaera izan zen, bi hasiera-motak dituen lehen prozeduraren tramitazio elektronikoaren hedapena, ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioei dagokiena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko azaroaren 27ko Erabakiak horri buruz ezarritako agindua indarrean jarriz.
  • Honela, espediente elektronikoak prozedura-familietan sailkatuta (laguntzak, bekak eta dirulaguntzak, erregistroak, ziurtapenak, administrazioaren jarduketak.) aurki ditzakegu, eta horiei guztiei, luze gabe, "herritarrekiko elkarreraginak" izendapenaz, herritarrek informaziorako sarbidea eskatzeko abiarazitako prozesu eta prozedura guztiak gaineratuko zaizkie, baina proiektu honi buruz beste post batean hitz egingo dugu.
  • Era berean, Tramitagunea dugu gaur egun, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2014ko ekainaren 29ko Erabakiaren ondoren, Administrazio Orokor honetan, honen Erakunde Autonomoetan eta administrazio-sarearen sektore publikoko erakundeetan, barruko edozein eskari edo kontsulta egiteko erabiltzen den aplikazioa, baina aipatutako erabaki horren hedapena beste post batean aztertuko dugu.
  • Lau hilabetez behin, gutxi gorabehera, hobekuntza funtzionaleko paketeak gauzatu dira, eta horrenbestez, aplikazioak zerikusi txikia du gaur egun 2010ean abiarazi zenarekin. Gainera, horren erabilgarritasunean eta beste aplikazio informatiko batzuekiko elkarreraginean egindako etengabeko hobekuntzek espedienteen kudeaketa integrala ahalbidetzen dute gaur egun.
  • Espedienteen kudeaketa integralak, itxitako espedienteak Tramitagunetik artxibo elektronikora bidaltzeko aukera ematen die organo-zentro bakoitzean derrigorrezko profila duten pertsonei.

Bestalde, Euskadiko sektore publikoan, tramitazio elektronikoko prozeduretarako tramiteak eta jakinarazpenak elektronikoak dira osorik, eta erabateko tramitazio elektroniko horri, sektore pribatua ere gaineratzen ari zaio piskanaka-piskanaka, Herritarrek Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak babesten duen Administrazioarekiko elkarreragin eta harremanetarako kanala aukeratzeko eskubidea gauzatuz.

Denbora honetan, ez da soilik aurrera egin administrazio elektronikoaren alderdi teknologikoan. Aldi berean, egin beharreko ezinbesteko aldaketa kudeatzeko ekintzak ere gauzatu dira. Horren haritik, gertaerarik garrantzitsuena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen prestakuntza-programazioan tramitatzaileak, kontabilitateko kudeaketa-teknikariak, Zuzenean-eko agenteak eta lege-aholkularitzak bezalako erabiltzaile-profil desberdinei zuzendutako Tramitaguneari buruzko prestakuntza-programa bat txertatzea izan da.

Honela, tramitazio elektronikoa hedatuz doa administrazio publikoko sarean zehar, gehiago usteagatik inposaketagatik baino, langile publikoen jarrerak eta gertutasuna eta horien arteko kutsatze-ahalmena funtsezko faktore dituen dinamika baten bitartez.