Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

NISAE - Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragingarritasunerako Nodoa

Xehetasunak

Elkarreragingarritasuna - NISAE

Elkarreragingarritasuna da informazioaren eta komunikazioen teknologietako sistemek nahiz prozesuek edo prozesu-erregelek eta haiei eusten dieten operatibek daukaten gaitasuna, datuak trukatzeko eta ezagutza bateratzeko lana ahalbidetzeko; hala, ezin hobeto uztartzeko eta elkar ulertzeko modua ematen da, eta mendekotasunak saihesten dira, bide horretatik fabrikatzaile, marka, produktu edo teknologia esklusibo batzuen gatibu bilakatzera heldu ahal garelako.

Honakoak dira elkarreragingarritasunaren helburuak:

  • Elkarlana, garapena, integrazioa eta administrazioek baterako zerbitzuak ematea
  • Politika publiko batzuk eta besteak gauzatzeko erraztasuna ematea, eta hala, administrazioen ahaleginak zatikatzearen ondorioz zerbitzuak ematean “uharteak” edo erredundantziak sor daitezela eragoztea
  • Teknologia transferitzea eta aplikazioak berrerabiltzea, bide horretatik administrazio elektronikoa eta informazioaren gizartea garatzea lortzen baita
  • Administrazio elektronikoaren eta informazioaren gizartearen garapena bideratzea
  • Paperaren erabilera murriztea, baita ezabatzea ere
  • Administrazioak lehendik daukan informazioa ez eskatzea herritarrari

Beraz, elkarreragingarritasuna funtsezko baldintza da eskubide horiek modu unibertsalean eta herritarrarentzat gardenean den modu batean emateko gaur egungo egoeran; izan ere, gaur egun, administrazio elektronikoko zerbitzuak eremu guztietan ematen dira, tokiko eremuan, autonomia-erkidegoan, estatuan, Europan nahiz nazioarteko eremuan.

Elkarreragingarritasunari esker administrazio publikoaren hainbat politika gauzatu ahal da, esaterako neutraltasun teknologikoa; hala lortzen da fabrikatzaile edo partzuergo pribatu batek ere ez dituela teknologia aldetik gatibu bihurtuko edo mendean hartuko erakunde publikoak, ezta, bide batez, erakunde publiko horien zerbitzuak erabili behar dituzten herritarrak edo erakundeak ere. Beraz, arrazionaltasun ekonomikoaren alde, eta merkatu askea ez distortsionatzeko, berebizikoa da elkarreragingarritasuna. Izan ere, bidea ematen du teknologia, informazioa eta zerbitzuak konpartitzeko eta berrerabiltzeko, hori guztia ingurune jakin batean, non informazio hori eta zerbitzu horiek kanal eta plataforma anitzetan ematen diren, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzetan.

Horregatik, elkarreragingarritasuna estrategikoa eta saihestezina da ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik, eta are gehiago, gizarte modernoen demokrazia-berme gisa.

NISAE nodoak sistema batez hornitzen ditu aplikazioak, eta sistema horrek aplikazio horien elkarreragingarritasuna bideratzen du; hala, aplikazio batzuen eta besteen artean informazio trukea errazten da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta erakundeen eremuan, baita kanpoko beste erakunde batzuekin ere, bereziki Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeekin, baina beste autonomia-erkidego batzuetakoekin ere bai. NISAE, informazioaren deszentralizazioa oinarri duen azpiegitura da. Hain zuzen ere, deszentralizazio hori lortzeko, erakunde bakoitzaren jabetzako hainbat informazio-gordailu erabiltzen da. Aplikazio batzuen eta besteen artean informazioa trukatzeko sortu da.

NISAEk eskura jartzen duen sisteman erregistro eta aplikazio sektorial batzuek eskainitako zerbitzuak biltzen dira. Zerbitzu horiek hirugarrenei buruzko datuak barnean hartzen dituzte, eta kontsumitzaile diren sistemen eskura informazio-zerbitzuen multzo bat jartzen dute.

NISAEn, elkarreragingarritasunaren oinarria informazio trukea da; honako hauekin trukatzen da, hain zuzen ere, informazioa:

  1. Kanpoko erakundeekin (Kanpoko elkarreragingarritasuna): Udalekin, Aldundiekin, Estatuko Administrazio Orokorrarekin
  2. Eusko Jaurlaritzako Sail edo erakundeekin (Barneko elkarreragingarritasuna)

NISAEren antolaketa-eredua

NISAE elkarreragingarritasun nodoa da, Datuen Bitartekaritza Protokoloen Elkarreragingarritasuneko Arau Teknikoan ezarrita dagoenaren arabera (Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala - 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena)

Hala, Arau Tekniko horrek ezartzen duenez, honako eginkizun hauek betetzen ditu:

  • Datuen lagapen-hartzaileak eta eskatzaileak kudeatzea hornitzaile (lagatzaile) bakoitzak ezarritako baldintzen arabera.
  • Dagozkion mekanismoen bidez trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna ziurtatzea.
  • Web atari informatiboa mantentzea. Web atari horretan plataformari buruzko dokumentazio guztia argitaratu beharko da: https://www.nisae.izenpe.eus
  • Sistema 24x7 funtzionamenduan edukitzea.
  • Erakundeei laguntza ematea eta komunikazio eta gorabehera guztiak kudeatzea, errekeritzaileekin eta igorleekin elkarlanean.
  • Erabiltzaileen eta integratzaileen arreta-zentroa edukitzea, sistemari dagozkion gorabehera guztiak bideratzeko. Haren kontaktu-datuei buruzko informazioa ere emango du zentroak.
  • Plataformako jarduerari eta erabilerari buruzko txostenak egitea, kontuan hartuz erakundeek egindako kontsultak eta haiei egindakoak.
  • Sistemak garatzea eta mantentzea eta datuen segurtasuna eta pribatutasuna araudi aplikagarriaren arabera bermatzea.
  • Auditoretza-lanetan laguntzea igorleak edo lagatzaileak eskatzen duen guztietan; horrelako kasuetan, trazabilitaterako eta estatistiketarako hitzartutako datuak gordeko dira, datuok behar denean aztertu ahal izango dira eta sisteman egindako eragiketen sekuentzia berregin ahal izango da.

NISAEren antolaketa-ereduaren xedea da zerikusia duten eragileek bete behar dituzten prozesuak, eginkizunak eta zereginak identifikatzea eta definitzea.

NISAEren operatiban, prozesu giltzarriak honako hauek dira:

  • Bitartekaritza operatiboa.
  • Baimenak kudeatzea.
  • Informazioa argitaratzea.
  • Erabiltzaileei arreta ematea.
  • Auditoretzak eta aztarnak.
  • Zerbitzuak kudeatzea.
  • Erabiltzaileak kudeatzea.

Bitartekaritza operatiboa

Bitartekaritza operatiboa izeneko prozesuaren bitartez, NISAEk errekeritzaileei ematen die igorleei buruzko informazioa, errekeritzaileek eskatu duten hori, igorle horien artean NISAE bitartekari bada.

NISAEk bitartekaritza operatiboko 2 mekanismo jartzen ditu eskura:

  • Bitartekaritza automatikoa. Mekanismo horren bitartez, aplikazioek datuen kontsulta edo egiaztapena modu programatikoan lortzen dute.
  • Eskuzko bitartekaritza. Helburua da zerbitzuak kontsumitzen dituzten erakundeei web aplikazio bat eskuratzeko modua ematea. Hala, erakunde horiek web aplikazio horren bitartez erabilgarri dauden barneko eta kanpoko elkarreragingarritasun-zerbitzuak eskuratu ahal dituzte, zerbitzu bat modu programatikoan abiarazteko aplikazio bat eduki behar izan gabe.

Baimenak kudeatzea

Baimenen eta sarbideen kudeaketa izeneko prozesuaren bitartez, NISAEk bermatzen du trukatutako informazioak xede egoki baterako erabiltzen direla eta informazio horiek baimena duten pertsonek kudeatzen dituztela.

Informazioa argitaratzea

NISAEk erabilgarri dauden bitartekaritza-zerbitzu guztiei eta zerbitzu horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa duen web atari bat mantentzen du.

  • Estatuko Administrazio Orokorraren eta Estatuko beste administrazio publiko batzuen zerbitzuak, Estatuko Administrazio Orokorraren bitartekaritzako plataformaren bidez eskuragarri daudenak.
  • Euskadiko Administrazio Publikoen zerbitzuak.

Erabiltzaileei arreta ematea

NISAEk euskarria ematen die plataformaren eta plataforma horretako aplikazioen erabiltzaile guztiei; hona hemen erabiltzaile horiek:

  • Eskuzko bitartekaritzaren erabiltzaileak.
  • Baimenen kudeaketaren erabiltzaileak.
  • Zerbitzuko kudeaketaren erabiltzaileak.
  • Auditoretzen erabiltzaileak.

Auditoretzak eta Aztarnak

Prozesu horren helburua da aukera ematea bitartekaritza-eragiketetan sortzen diren eta Bitartekaritza Automatikoko Sistemak Eskuzko Bitartekaritzako Aplikazioak Aztarnen Erregistroan gordetzen dituzten trazak ustiatzeko.

Zerbitzuak kudeatzea

Zerbitzuen kudeaketa izeneko prozesuaren bitartez zerbitzuen nahiz lagatzaileen altak, aldaketak eta bajak egiten dira. NISAEk berariazko modulu bat dauka Nodoaren Kudeaketako aplikazioaren barruan Zerbitzuak eta Lagatzaileak kudeatzeko, Oinarrizko Administrazioko Modulua izenekoa. Zerbitzuei buruzko informazioa Zerbitzuen Erregistroa izenekoan gordeta geratuko da.

Erabiltzaileak kudeatzea

Erabiltzaileen kudeaketak barnean hartzen ditu erabiltzaile-profilen alta, baja eta mantentze-lana egiteko eginkizunak; hona hemen erabiltzaile horiek:

  • Eskuzko bitartekaritzaren erabiltzaileak.
  • Baimenen kudeaketaren erabiltzaileak.
  • Zerbitzuen kudeaketaren erabiltzaileak.
  • Auditoretzen erabiltzaileak.

NISAEren ereduko eragileak

Jarraian, NISAEren inguruan egituratutako ereduan parte hartzen duten eragileen eskema doa

NISAEren eredu teknologikoa

Antolaketa-ereduko prozesu bakoitzerako, egokia den euskarri teknologikoa behar da; hala identifikatzen dira beharrezkoak diren sistema eta aplikazio hauek:

FUNTSEZKO PROZESUAK APLIKAZIOA / SISTEMA
Informazioa argitaratzea NISAEren web ataria
Bitartekaritza operatiboa Bitartekaritza operatiboko sistema
Eskuzko bitartekaritzako aplikazioa
Baimenak kudeatzea Nodoa kudeatzeko aplikazioa
Auditoretzak eta aztarnak Nodoa kudeatzeko aplikazioa
Zerbitzuak kudeatzea Nodoa kudeatzeko aplikazioa
Erabiltzaileak kudeatzea Nodoa kudeatzeko aplikazioa
Erabiltzaileei arreta ematea NISAEren erabiltzailearen arretarako zentroa

Elkarreragingarritasuneko Nodoaren eredu teknologikoak honako ezaugarri hauek dauzka:

  1. Nodoaren azpiegitura teknologikoa zentralizatuta dago. Azaldutako EAEko erakunde guztien zerbitzu guztiak biltzen dituen gune bakarra dago. Zerbitzu horiek baimena duen edozein lagapen-hartzailek kontsumitu ahal ditu, lagapen-hartzaile hori Estatuko Administrazio Orokorra edo EAEko beste erakunde bat dela ere.  
  2. Nodoaren prozesuetarako euskarria ematen duten tresna teknologikoek aukera ematen dute lagatzaileek euren informazioak kudeatzeko, euren zerbitzuak NISAEn jasota badaude. Horrek zera esan nahi du: lagatzaileek nodo bakarraren gainean gaitasuna dute, baita autonomia ere, euren zerbitzuetarako baimenak kudeatzeko, azalduta dituzten zerbitzuek egindako transakzioen auditoretza egiteko.  
  3. Azpiegiturak nahiz dauden garapenak ahalik eta gehien berraprobetxatzea. Hori honela gauzatzen da: Eusko Jaurlaritzaren integrazio-plataforma erabiltzen da nodoaren integraziorako bus gisa, baita EJIEren azpiegitura fisikoak eta eragiketarako euskarriko azpiegiturak, eta EuskalSareak dakarren komunikazio-azpiegitura ere.  
  4. Eskuzko zerbitzu-eskaerarako aplikazio bat beharrezkoa den aztertu da. Bitartekaritza automatikoa indartu beharko da, batez ere tamaina handieneko erakundeen artean; horrenbestez, elkarreragingarritasun-zerbitzuak eskuz eskaintzeko aukera emango duen aplikazio baten beharrizana ezarri da. Aplikazio horren xedea batik bat toki erakunde txikiak izango dira, halakoek eragozpen handiagoak izaten baitituzte euren backoffice-etan elkarreragingarritasun automatikoak eskatuko dituen egokitzapenak egiteko. Halaber, aplikazio horrek elkarreragingarritasun-zerbitzuak berehala eskainiko lituzke, eta beraz, lagapen-hartzaileek zerbitzu horiek aldi baterako erabili ahalko dituzte, euren backoffice-etan beharrezkoak diren egokitzapenak egin ahal dituzten arte, euren sistemetan informazioa modu automatiko eta integratuan lortzeko helburuz, hori baita elkarreragingarritasunaren modu optimoa.

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)